Osasun Sailak salmentatik kendu eta geldiarazi ditu 2019an Gipuzkoako gaztandegi batean prestatutako gaztak, listeria kutsaduragatik

2019.eko azaroak 26

  • Etxean Berroeta SC gaztandegiko gaztak dituzten pertsonei gomendioa egiten die erosketa-puntuan bueltatzeko eta, gazta kontsumitu bada, sintomatologiarik izanez gero, osasun-zentrora joateko
  • Oraingoz, ez da produktu horien kontsumoarekin lotutako listeriosi-kasurik ezagutu 

 

Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzako ikuskaritza-zerbitzuek listeria monocytogenesa aurkitu dute 2019an Berroeta SC gaztandegian ardi-esne gordinez prestatutako gazta onduetan; gaztandegiaren osasun-erregistroaren zenbakia 15.01657/SS da, eta Gipuzkoan dago. 

Prebentzio-neurri gisa, gaztandegi horretako produktu guztiak dagoeneko kendu dira salmenta-puntuetatik, eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak haiek geldiaraztea erabaki du.

Epidemiologia Zerbitzuek, oraingoz, ez dute produktu horien kontsumoarekin lotutako inolako listeriosi-kasurik ezagutu. Hala ere, zaintza berezia daukate abian, edozein kasu susmagarri badago ere.

Gazta tokiko merkatuetan eta Gipuzkoako harategietan eta Bizkaiko harategi batean banatu da. Esan bezala, gazta guztiak kendu dira salmentatik eta geldirarazi egin dira.

Osasun Sailak etxean produktu horiek dituzten pertsonei ez kontsumitzea eta erosketa-puntura itzultzea gomendatzen die eta, marka horretako gazta kontsumitu ondoren sintomatologiarik izanez gero, bereziki pertsona immunodeprimituen, haurdun dauden emakumeen eta paziente onkologikoen kasuan osasun-zentrora joatea.