Itelazpik emakumeak teknologian duen presentzia saritu du, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean

Irekia__3_.jpg

2019.eko azaroak 25

  • Emakumeak Teknologian” argazki-lehiaketa antolatu du telekomunikazioen sozietate publikoak eta, hartan, Maite Fraile IK4-Tekniker-eko ikertzailearen irudia saritu dute; hura “2020ko Itelazpiren Berdintasunaren aldeko Egutegia”ren irudia izango da
  • Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Itelazpin lan egiten duten langileek horma lilaren altxamendua simulatu dute

Nerea López-Uribarri Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeak eta Matxalen Lauzirika Itelazpi Eusko Jaurlaritzako telekomunikazioen sozietateko zuzendari nagusiak, gaur, “Emakumeak Teknologian” argazki-lehiaketako argazki onenaren saria eman dute. Edizio honetan, Maite Fraile IK4-Tekniker-eko ikertzailearen irudia saritu dute. Argazkiaren izenburua “Tantakaz  tantaka zientzian ere itsaso morea osatzen ari gara” da; argazkian, IK4-Tekniker zentroko ikertzailea moldakortasun handiko material zeramikoak eta beirakarak sortu ahal izateko Sol-Gel prozesuan erabilitako lagin batzuk manipulatzen ageri da. Irudi irabazlea “2020ko Itelazpiren Berdintasunaren aldeko Egutegia”ren irudia izango da.

Irudiaren egileak, halaber, bi sarrera jaso ditu Donostia-San Sebastiángo Eureka! Zientzia Museora sartzeko eta, gainera, Basque Cullinary Center-en birentzako bazkari batez gozatzeko.

Itelazpiren egoitzan Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan den ekitaldian, Zamudion, telekomunikazioen sozietateko langileek horma lila baten altxamendua simulatu dute, emakumeenganako indarkeriaren aurkako gaitzespen gisa, eta, horrela, gaur ospatzen den nazioarteko egunarekin bat egin dute.

KONPROMISOA BERDINTASUNAREKIN 

Itelazpi Eusko Jaurlaritzako telekomunikazioen sozietateak, aurten, “2019-2023rako III. Berdintasun Plana” jarri du abian, emakume eta gizonen artean aukera-berdintasuna sustatzen jarraitzeko. Plana esku hartzeko 4 ardatzetan dago egituratuta:

  • Berdintasunaren aldeko kultura eta kudeaketa; helburu gisa berdintasunean oinarritzen den erakunde-kultura sustatzea, partekatzea eta berdintasunaren alde sarean parte hartzea ditu, bai eta Berdintasun Plana kudeatu eta sustatzea ere.
  • Pertsonen kudeaketa; haren helburuak dira emakumeek eremu teknikorako duten sarbidea sustatzea, berdintasunean oinarritzen den barne-sustapeneko prozesua bermatzea eta sexuagatiko diskriminatzailea ez den ordainsari-sistema ziurtatzea.
  • Berdintasunera bideratzea eta sentsibilizatzea; gure langileengan berdintasunaren arloko gaikuntza eta inplikazioa sustatzeko, berdintasunarekin arduratsua den kanpo-kontratazioa bultzatzeko eta gure jarduteko ingurunean berdintasunaren aldeko sentsibilizazioa areagotzeko.
  • Lan-ingurune osasungarria eta erantzunkidea; helburu ditu Itelazpiko plantillaren eta erakundearen beraren beharrizan pertsonalak eta familiarrak bateratu ahal izateko neurriak sustatzea, genero-ikuspegia osasuna prebenitzeko gure sisteman integratzea eta sexu-jazarpenik gabeko eta sexuagatiko erasorik gabeko lan-ingurunea bermatzea.