Informazio oharra: La Merced eta Miribillako Osasun Zentroak

2019.eko urriak 08

Azken orduetan La Merced Osasun Zentroari lotutako informazioa dela eta, Osakidetzak zera esan nahi du:

 

  • Osakidetzak ez du La Merced osasun-zentroa ixteko asmorik, ez orain ezta etorkizunean ere. Zentroak kalitatezko arreta ematen jarraituko du, bere inguruan bizi direnen mesedetan.

 

  • Osakidetzak erabaki du La Merced osasun zentroa, Miribillako zentroarekin batera, Lehen mailako Arretako oinarrizko unitate baten batzea, Basurtu-Altamira edo Deustu-Arangoiti bezalako beste eremu batzuetako ereduari jarraiki.

 

  • Erabaki honek ahalbidetuko du, alde batetik, arretaren kalitatea bermatzea, espazio handi eta modernoagoak izangobaitira gora doan arreta-eskariarii erantzuteko. . Horrez gain, gure profesionalen lan-baldintzak askoz hobeagoak izango dira ere. Honela, ondokoa izango da Lehen mailako Arretako Unitatearen osaera: familiako zortzi mediku, zortzi erizain eta zazpi administrari.

 

  • Bestalde, azken urteotan gora doan arreta-eskariari erantzun egokia eman eta osasun-arreta arratsaldez ere eskaini ahal izateko xedearekin hartu da erabaki hau. (Ordutegia la Merced osasun zentroan 8:00etatik 15:00etara eta 8:00etatik 20:00etara Miribillan)

 

  • Azkenik, batze horren ondorioz, ama-haurrentzako unitate bat sortuko da ere Miribillako osasun-zentroan, Miribilla eta La Merced inguruetako biztanleak artatzeko. Unitate horrek lau pediatra, pediatriako lau erizain eta bi emagin izango ditu, bere ordutegia 8:00etatik 20:00etara luzatuko delarik. Egungo eredu honekin, pediatriako arreta goizez bakarrik egongo da eskuragarri La Merced zentroan.