Informazio oharra: Arabako ESIko EAG

2019.eko azaroak 05

San Martingo eta Olagibeleko Etengabeko Arreta Guneen bateratzeari eta berrantolamenduari buruz argitaratutako informazioak direla eta, Osakidetzako Arabako ESIko Zuzendaritzak honako hau adierazi nahi du:

 

  1. Ez da egia Arabako ESIko larrialdietako zerbitzuak “kolapsatuta” daudenik, eta argitu behar da horrelako baieztapenak egiteak gizartearekiko erantzukizunik eza erakusten duela eta beharrezkoa ez den alarma eragiten duela.
  2. Bestalde, nabarmendu behar da lehen San Martinen ematen zen arreta eta orain Olagibeleko EAGra lekualdatu dena errefortzurako zela, eta asteburuetan baino ez zela ematen.
  3. Berrantolamendu berri horren bidez, azpimarratu behar da bi zentroetako profesionalak bateratu direla, kudeaketa eraginkorragoa izateko. Horrek guztiak paziente gasteiztarrentzako arretan hobekuntza dakar. Beraz, Arabako ESIk ukatu egiten du zerbitzuen murrizketak daudenik.
  4. Larrialdietan asistentzia-eskariaren analisia zenbait faktoreren aldakortasun zabala aintzat hartuta egin behar da, besteak beste, ordutegia, asteko eguna eta urtaroa. Azken hilabeteetan ikusi da larrialdien erabilerak pixka bat gora egin duela, eta horrek ez duela zerbitzuaren bateratzearekin loturarik eta Osakidetzan oro har izan den aldaketa komuna dela.
  5. Bestalde, udazkena eta negua iristean, eskaria areagotu egiten da, eta Arabako ESIa behar bezala ari zaie Vitoria-Gasteizko osasun-beharrei erantzuten.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 5a