Hezkuntza Sailaren 2019ko Enplegu Publikorako Eskaintza. Lehen proba BECen

2019.eko ekainak 16

  • 6.567 izangaik egin dute gaur goizez BECen, Hezkuntza Sailaren 2019ko EPEn Maisu-maistren Kidegora, Musika Kontserbatorioetako irakasleen Kidegora zein Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen Kidegora sartzeko lehen proba
  • Hezkuntza Sailak 1.867 plaza eskaintzen ditu 2019ko EPE honetan, aipaturiko hiru kidegoetan

Barakaldoko BIlbao Exhibition Centren Hezkuntza Sailaren 2019ko EPEren lehen proba burutu da gaur goizez. Hezkuntza Sailak 1.867 plaza deitu ditu aurtengo deialdian, honako hiru irakasle-kidego hauetarako:

  • 825 plaza Maisu-maistren Kidegoran –Haur eta Lehen Hezkuntza- (Espezialitateak: Haur Hezkuntza; Lehen Hezkuntza; Ingelesa; Gorputz Hezkuntza; Musika; Hezkuntza Berezia Pedagogia Terapeutikoa; Hezkuntza Berezia Entzumena eta Hizkuntza).
  • 32 plaza Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen Kidegoan –Musika Kontserbatorioetarako- (Espezialitateak: Akordeoia; Kontrabaxua; Fagota; Perkusioa; Pianoa; Saxofoia; Tronboia; Tronpa; Tronpeta; biolina; Biolontxeloa; Musika Hizkuntza; Konposizioaren Oinarriak; Gitarra Elektrikoa):
  • 10 plaza Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan (Espezialitateak: Ingelesa; Portugesa).

Probarako onartuak izan diren 6.567 izangaiak goizeko 9:30etan hasi dira oposizio faseko lehen proba egiten. Zehazki, eta kidego bakoitzeko, BECen gaur lehen proba egiteko deituak zeuden:

  • Maisu-maistren Kidegorako:       416 izangai
  • Kontserbatorioetako irakasleen kidegorako: 95 izangai
  • HEOetako irakasleen kidegorako: 56 izangai

2019ko EPEn Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen 1.867 plaza hauek azken mende laurdenean (1993tik) Euskadin Hezkuntzan deitu den Enplegu Publikorako Eskaintzarik zabalena osatzen dute.

Lehen proba

Gaur probara aurkeztu diren izangaiek lehenik gai bat idatziz garatu behar izan dute, espezialitate bakoitzeko gai-zerrendatik ausaz hautatutako gaien artetik aukeran. Bi orduko tartea izan dute gehienez lan horretarako. Proba honek, aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak frogatzea izan du helburu.

Ondoren, lehen zati hori amaitu ondoren, hautagaiei kasu praktiko bat aurkeztuko zaie, espezialitatearekin lotura zuzena duena. Hau ere idatziz egin beharrekoa izango da. Izangaiek aukeratutako espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa dutela eta trebetasun teknikoak menderatzen dituztela frogatzeko helburua du proba honek.

Maisu-maistren Kidegorako aurkezten diren izangaiek bi ordu izango dituzte gehienez proba praktikoa egiteko. Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen kidegorako aurkezten direnek, aldiz, hiru ordu gehienez. Musika Kontserbatorioetako Irakasleen kidegorako proba praktikoa ondorengo egunetan egingo da

Lehen proba hau (gaia garatzea eta alde praktikoa), baztertzailea izango da.

Hiru kidegoetako espezialitate guztietarako hautaketa prozesua burutu eta ebaluatzeko 92 epaimahai osatu dira, eta 460 pertsona espezialista ari dira epaimahai horietan.

 

6.567 izangai

Hezkuntza Sailaren 2019ko EPEren lehen proba honetarako 6.567 izangai onartu dira: emakumeak gizonezkoak baino gehiago, 25 eta 35 urte bitartekoak batik bat, eta bizkaitarrak. Hauek dira onartutako izangaien inguruko daturik esanguratsuenak:

  • 6.567 izangai:

            %79 emakumeak

            %21 gizonezkoak

           

  • Adin tarteen arabera

 

25 urtetik behera

948

%15

25 – 35 urte

3.545

%54

35 – 45  urte

1.687

%25

45 urtetik gora

387

%6

GUZTIRA

6.567

 

 

  • Lurralde Historikoen arabera

 

Bizkaia

3.086

%47

Gipuzkoa

2.374

%36

Araba/Álava

818

%13

Beste batzuk*

289*

%4

GUZTIRA

6.567

 

 

*hauen artean 253 nafarrak dira