Gobernuak % 1,5era igoko du euskal langile publikoen Itzarri-BGAE-rako ekarpena, abendutik aurrera (Gobernu Bilera 2019-11-26)

fotoconsejo.jpg

2019.eko azaroak 26

  • 2019. urte honetako langile publikoen enplegu-planari eginiko ekarpenen aurrekontu-inpaktua, guztira, 28,5 milioi eurotik gorakoa izango da 

Gobernu Kontseiluak, gaur, langile publikoen Itzarri-BGAErako ekarpenak % 1,5era igotzea onetsi du. Hala, Eusko Jaurlaritzak, datorren abenduko nominatik aurrera, ehuneko 0,5 areagotuko ditu Euskal Sektore Publikoan lan egiten duten ia 90.000 pertsonen gizarte-aurreikuspeneko erakundeari eginiko ekarpenak.

Igoera horren aurrekontu-eragin zehatza 2,5 milioi eurokoa da, eta 2019an, guztira, 28,6 milioi eurokoa:

  • Euskadiko administrazio orokorra eta erakunde autonomoak: 11,2 milioi euro
  • Erakunde publikoak, sozietate anonimo publikoak eta fundazio publikoak: 17,4 milioi euro

SINDIKATUEN NEGOZIAZIOA

Eusko Jaurlaritzak, horrela, Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean zentral sindikalekin hartutako konpromisoa betetzen du. Itzarri-BGAErako ekarpenez gainera, 2019. urte honetan % 2,5ean igo da soldata: % 2,25 urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta beste % 0,25 uztailaren 1etik aurrerakoekin. 

2020ko aurrekontuan aurreikusten den konpromisoa % 2ko soldata-igoera da, eta Itzarri-BGAErako ekarpenak % 2ra igotzea.

ITZARRI-BGAE 

Itzarri-BGAE borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea da; 2004ko maiatzaren 6ko “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrean” hartutako akordioaren ondorioz sortu zen.

Euskadin inbertsio gehien duen BGAEa da. Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Administrazioko langile publikoen aurreikuspen-plana kudeatzen du, eta, gaur egun, 90 mila langile baino gehiago batzen ditu.