GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak: gaixotasun larrien pedagogia; ohiturak ikasteak pertsona gisa eratzen laguntzen digu; nerabeen arteko genero-indarkeria

FUENTES SANMARTIN, Sònia. Pedagogía de la enfermedad y el deterioro: ¿cómo se vive desde la escuela? Aula de innovación educativa, 280, 33-38. Graó, 2019ko martxoa. ISSN 1131-995X
Ikasle baten gurasoetako bati minbizia detektatzen diotenean, eskolak, gizarte osoak bezalaxe, inpaktu handia jasaten du eta familian halako egoeraren bat duen ikaslearekin komunikatzeko zailtasunak izaten ditu. Zenbait tresna eta gidalerro proposatzen dira, irakasleei laguntzeko ikasleekin halako egoerak lantzen.

LORENTE ARROYO, Mariola. La importancia de los hábitos . Cuadernos de pedagogía, 498, 99-104. Wolters Kluwer, 2019ko maiatza. ISSN 02100-0630
Haurtxoek dena egiten ikasi behar dute. Helduoi erraz-errazak iruditzen zaizkigun gauzak egiten ere ikasi behar dute; esate baterako, objektuei eusten. Guk etengabe hartzen ditugu gauzak, konturatu gabe, pentsatu gabe, ezer planteatu gabe. Alabaina, haurtxoen garunak ez dauka oraindik ibilbide neuronal hori ezarrita, gauza baten inguruan hatzak ixtea eragiten digun eskema eragile hori. Ikasi egin behar du eta, horretarako, milaka aldiz errepikatu behar du; gauzak erortzen zaizkio, frustratu egiten da eta saiatzen jarraitzen du. Azkenean, pixkanaka, ekintza mentalki integratzen du; automatizatu egiten du eta mekaniko egin dezake. Automatismo horiek geureganatu gabe, ezinezkoa izango litzateke eguneroko hainbat gauza egitea, hala nola oinez goazen bitartean hitz egitea. Alabaina, “ohitura” esaten dugunean, ez gara ari soilik hortzak garbitzea bezalako ohiturei buruz. Ohitura emozionalak ere har ditzakegu; adibidez, egoera berrien aurrean beldurra izatea. Artikulu honetan ikusiko dugu nola ohiturak ikasteak pertsona gisa eratzen laguntzen digun, eta zer-nolako rol garrantzitsua duten ohiturek hezkuntzan.

ROMERO ANIA, Alberto. Amores que matan vs. Amores que edifican. Identificación y superación de la violencia en las parejas jóvenes . Revista de estudios de juventud, 120, 113-128. Juventud y violencia. Instituto de la Juventud, 2018ko ekaina. ISSN 0211-4364
Jokabide suizidak arazo sozial eta sanitarioak dira gazteen artean. Lan honen helburua da sarrera labur bat egitea jokabide suiziden gaiari, eta familiek eta ikastetxeek balia ditzaketen prebentzio-neurrietan fokuratzea diskurtsoa. Lehenik eta behin, jokabide suizidaren kontzeptua mugatzen da, suizidioen gaineko mito nagusien berri ematen da, prebalentzia-tasak adierazten dira eta jokabide horien hainbat ondorio azaltzen dira. Horren ondoren, gazteen jokabide suiziden prebentzioa lantzen da. Zehazki, arrisku- eta babes-faktore nagusiak identifikatzen dira, bahetze-tekniken bidez goiz identifikatzearen eta detektatzearen garrantzia nabarmentzen da, eta familian eta eskolan izan daitezkeen arrisku-egoeretan esku hartzeko jarraibide espezifikoak ematen dira. Eta, era berean, prebentziotik harago, gazteen osasun mentala sustatzeko ereduen alde egin behar dela aldarrikatzen da.
- Beste laburpen batzuk irakurri nahi badituzu klikatu artikulu nabarmen atalean
- Dokumentazio Zentroko webgunera esteka
- Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarea (EIPSren) liburutegien katalogoaren esteka
- Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondoko helbide elektronikora: geb-liburutegia@euskadi.eus
OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

