Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Laudion Lanbideren bulego berrietarako lokalak erosteko (Gobernu Bilera 2019-12-17)

fotoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 17

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Lanbidek Laudion bere etorkizuneko bulegoa ezartzeko bulego berria erosteko.

Zerbitzu hurbilagokoak eta integralagoak aurreikusten dituen modernizazio- eta hobekuntza-planaren esparruan, Euskal Enplegu Zerbitzuak lokal berriak erostea aurreikusi du; lokal horiek José Matía kaleko 24-26 zenbakietan daude, Nerbioi ibaiaren ondoan, eta Virgen del Carmen kaleko egungo bulegoak ordezkatuko dituzte.

Lanbideren egoitza izango denak 550 metro koadroko azalera du, eta, horrela, bikoiztu egingo da egungo espazioa; ondorioz, enplegu-erakundeak guneko 20.000 biztanleei ematen dien zerbitzua hobetu egingo da. Haietatik, 2.675 enplegu-eskatzaileak dira, eta 950 diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradun.

Gaur egun, Laudioko bulegoan 18 pertsonak eratzen dute plantilla; pertsona horiek Lanbideren beraren eta Estatuko Enplegu Zerbitzuaren (Sepe) kudeaketaz arduratzen dira.

Etorkizuneko bulegoek Lanbidek dagoeneko Salburua, Zabalgana eta Zaramagako (Vitoria-Gasteiz) bulegoei aplikatutako bulegoaren kontzeptu berria izango dute: espazio gardenagoak eta irisgarriagoak izango dira, erabilera anitzeko gelak, enplegu-zentroak eta prestakuntza-gelak jartzeko bertan.