Eusko Jaurlaritzak 100.000 euroko diru-laguntza onartu du BIC Arabarentzat, Gasteizko Free To Play Campusaren antolaketa babesteko (Gobernu Bilera 2019-10-8)

fotoconsejo.jpg

2019.eko urriak 08

  • Ekimen honen helburua da doako bideo-jokoen sustapenean oinarritutako campus bat antolatzea, eta aurten bigarren edizioa egin da

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontesiluak 100.000 euroko diru-laguntza onartu du, bere gaurko saioan, BIC Arabarako, Free To Play (F2P) Gasteizko Campusaren antolaketa laguntzeko. Ekimen hau 2018an antolatu zen lehen aldiz, eta bere garrantzia Free To Play bideojokoen sustapenean (doakoak) zentratutako munduko lehen campusa izatean datza.

Kultura eta Sormen Industriak bultzatzeko estrategiaren barruan sustatzen du proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Izan ere, bideo-jokoaren esparrua sormen-jarduera estrategiko gisa ikusten da, eta, gainera, beste kultura- edo sormen-jarduera garrantzitsu batzuk bultzatzea ahalbidetzen du, bideo-joko bat egiteko beharrezkoak baitira gidoilariak, musikariak edota diseinatzaileak. Halaber, jarduera ekonomiko oso garrantzitsua sortzen du.

F2P Gasteizko Campusa uztailetik urrira arte antolatzen da, Artium Museoa izanik bere egoitza nagusia. Proiektua sektoreko nazioarteko bi adituk zuzentzen dute: Jon Beltran de Heredia arabarrak, mundu osoan ezagunak diren proiektuetan parte hartu duena (hala nola Commandos bideo-jokoan), eta Raúl Herrero. Ekimen honen bigarren edizioan Kanada, Finlandia, Errusia, Serbia eta Espainiatik etorritako bost taldek parte hartu dute, 11 herrialdetako 19 hautagaitzen artean hautatuak.

Proiektuan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaz eta Bic Arabaz gain, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak parte hartzen dute, baita Basquegamek ere, Euskadin bideo-jokoaren sektoreko enpresak biltzen dituen elkarteak.