Eusko Jaurlaritza eta Eudel euskal udalerriekin batera giza garapen jasangarriaren erronka globalaren erronkari aurre egiteko

EUDEL-16-9-pantalla-ok.jpg

2019.eko azaroak 08

  • Alkateak informazio-bilera batera deitu dira, garapen jasangarrirako helburuak euskal udalerrietan zabaltzen aurrera egiteko.
  • 2030eko Agendak, administrazioaren maila guztietan, prestigioa eta posizionamendua ematen dieten elementu bereizlea eskaintzen du
  • Tokiko politiketan zeharkako “garapen jasangarrirako helburuen ikuspena” sustatzeak eremu berriak identifikatzeko, aurrea hartzeko, estrategiak berriro planteatzeko eta aldaketa sustatzeko aukera ematen du, herri eta hiri inklusiboen eta jasangarrien alde.

Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek, datorren azaroaren 11n, 12an eta 13an, hiru informazio-saiotan batuko dituzte, bat lurralde bakoitzean, Euskadi osoko alkateak, toki-eremuko 2030eko Agenda bat prestatzeko prozesuari ekiteko. 

Euskadi Basque Country 2030 Agendak baterako esparrua eskaintzen du administrazioaren maila guztietan garapen jasangarria planifikatzeko. Toki-mailan, garapen jasangarrirako helburuen zabalkundea funtsezkoa da, pertsonetatik hurbileneko ingurunetik, ekonomikoki, sozialki eta ingurumenaren aldetik jasangarria den gizarteari laguntzeko.

Hala, bai Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak bai EUDELek gogoan dute udalei toki-errealitate bakoitzera egokitutako 2030eko Agenda ezartzen laguntzeko duten beharra, partekatutako eta udal-estrategiarekin bat datorren “garapen jasangarrirako helburuen ikuspenetik.  Helburua da lankidetzarako eta koordinaziorako esparru egonkorra eskaintzea, tokiko politikak udalerri inklusibo eta jasangarrien alde orientatzeko eta zeharkako egiteko beharrezko aldaketa gerta dadin lagunduko duena.

Vitoria-Gasteizen, Donostia/San Sebastiánen eta Bilbon izango diren informazio-saioetan, udalerri bakoitza 2030eko Agendak ematen dituen aukerei buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko da. Hori horrela, alkateen lidergoa sustatuko da, garapen jasangarrirako helburuen irismena eta edukiak toki-testuingurura eta plangintzetara egokitzeko.

Bileren egutegia:

  • Astelehena, azaroaren 11, VITORIA-GASTEIZ (Europa Jauregia)
  • Asteartea, azaroaren 12a, DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN (Koldo Mitxelena)
  • Asteazkena, azaroaren 13a, BILBO (EUDELen egoitza)