Euskadi Bonu Jasangarriaren eskariak laukoiztu egin du eskaintza, 2.500 milloi eurora helduz

bono_sostenible_2019.jpg

2019.eko apirilak 09

EUSKADI BONU JASANGARRIAREN ESKARIAK LAUKOIZTU EGIN DU ESKAINTZA, 2.500 MILIOI EURORA HELDUZ

 

 

  • 19 herrialdetatik etorritako eskariak (2018an baino 6 gehiago), eta 140 inbertitzaile (2018an baino 30 gehiago) lortu dira.
  • Deigarria da finantza produktu jasangarrietan erreferentea den Norvegiako Funts Subiranoa bezalako inbertitzaileen eskaria.
  • Bonuen %70 nazioarteko inbertitzaileen esku geratu da, eta gainerako %30 Euskadiko eta estatuko inbertitzaileen artean banatu da.
  • Jaulkipena negoziatu ondorengo tasa nominala %1,125ekoa izan da, oinarrizko 10 puntuko spread-arekin (iaz 15 izan ziren)

 

Eusko Jaurlaritzak, Euskadi Bonu Jasangarriaren jaulkipenaren eskaintza laukoiztu egiten duen eskaria jaso du gaur goizean. Horrela, 140 inbertitzaile baino gehiagok (2018an baino 30 gehiagok) 2.508M/€ eskatu dituzte. Oraingo honetan 19 herrialdetara heldu dira, 2018an baino 6 gehiagora. “Erantzun horrek, Jaurlaritza moduan jaulkipen jasangarrien alde apustu egitean asmatu egin dugula berresten du”, adierazi du Pedro Azpiazuk.

Atzo jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak 600M/€-ko balioa zuen zor publikoa jaulkitzeko asmoa. “Gure finantza produktua merkaturatu duten erakundeek azaldu digutenez, inbertitzaile jasangarrien artean interes gehien sortu duen Estatuko jaulkipen publikoa gara”, adierazi du Pedro Azpiazuk. Izan ere, inbertitzaileen %60 tipologia horretakoa izan da.  

Jaurlaritzak, bonuen %70 nazioarteko inbertitzaileen esku utzi du, eta gainerako %30 Euskadiko eta estatuko inbertitzaileen artean.

Jaulkipenaren ondorengo kupoia %1,125ekoa izan da, oinarrizko 10 puntuko spread-arekin (iaz oinarrizko 15 puntukoa izan zen).

Deigarria da nazioarteko eskaria. Horrela, interesa erakutsi duten herrialdeen artean hauek daude: Andorra, Austria, Alemania, Belgika, Korea, Zipre, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Erresuma Batua, Grezia, Holanda, Italia, Liechtenstein, Luxenburgo, Monako, Norvegia, Portugal eta Suitza. Herrialde horietatik, Andorrak, Ziprek, Estatu Batuek, Greziak, Liechtensteinek, Monakok eta finantza produktu jasangarrietan erreferentea den Norvegiako Funts Subiranoak lehen aldiz erabaki dute euskal zor publikoan inbertitzea.

Azken ezarpena hau izan da: Espainia (175,2M); Frantzia (138,5M); Alemania (107,7M); Norvegia (60M); Italia (32M); Suitza (27,4M); Herbehereak (24,8M); Erresuma Batua (11,7M); Hego Korea (10M); eta beste 12,7M Estatu Batuak, Grezia, Andorra, Liechtenstein, Monako eta Portugal artean banatu dira.

Inbertitzaileen tipologiari dagokionez, gehienak Inbertsio Funtsak dira (%47), eta horien ostean Bankuak (%33), erakunde ofizialak, Norvegiako Funts Subiranoa, besteak beste (%12), Aseguruen sektoreko erakundeak (%7) eta, neurri txikiagoan, Pentsio Funtsak, Banku Zentralak eta Enpresa Pribatuak (%1) daude.

Euskadi 2018 Bonu Jasangarria

Iaz, Eusko Jaurlaritzak jaso zuen eskariak hirukoiztu egin zuen Euskadi Bonu Jasangarriaren eskaintza. Inbertitzaileek 1.583M/€ eskatu zituzten, eta eskaintza 500M/€-koa izan zen.

 

 

Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 9an