Elixabete Etxanobek Peru Bazako ordezkatuko du Erakunde Harremanetarako Sailburuordearen karguan (Gobernu Bilera 2019-11-26)

FOTO_ELIXABETE_ETXANOBE.jpg

2019.eko azaroak 26

  • Egungo sailburuordea erretiratu egingo da, euskal administrazio publikoei eskainitako karreraren ondoren
  • Itziar Lizeaga izango da Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari berria, Elixabete Etxanoberen ordez 

Gobernu Kontseiluak, gaur, Elixabete Etxanobe Erakunde Harremanetarako sailburuorde izendatzea onetsi du. Orain arte Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari izan denak Peru Bazako ordezkatuko du sailburuorde karguan, hark erretiroa hartu baitu. Bazakok erretiroa hartu du, lan-bizitza osoa zerbitzu publikoan egon ondoren, hainbat euskal administrazioetan: zenbait udal, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

Elixabete Etxanobe Otxandiokoa da, Zuzenbidean lizentziaduna, espezialitate ekonomikoan, eta aditua, batez ere, administrazio kontratazioan eta administrazio publikoen ondarean. Etxanobek X. Legegintzalditik (2013) Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari-kargua bete du. Zuzendari izendatu aurretik, Otxandioko eta Durangoko udaletan lan egin zuen.

TOKI ADMINISTRAZIOEKIKO HARREMANETARAKO ETA ADMINISTRAZIO ERREGISTROETAKO ZUZENDARITZA

Itziar Lizeaga izango da Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari berria, Elixabete Etxanoberen ordez. Lizeaga Abanto-Zierbanakoa da; Zuzenbidean lizentziatua da, Europar Batasuneko Zuzenbideko espezialista eta, gaur egun, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazio Erregistroen Zerbitzuko arduraduna da. Urteak daramatza Eusko Jaurlaritzari lotuta, eta hainbat sailetan lan egin du. Besteak beste, Herri Administrazioan, Ogasunean eta Herrizaingoan, baina, halaber, zenbait euskal udaletan, Bizkaiko Foru Aldundian eta Bizkaiko Batzar Nagusietan ere jardun du lanean. Itziar Lizeaga, gainera, Emakunderen lehen Zuzendaritza Kontseiluko kide izan zen, Eusko Legebiltzarrak hala proposatuta. 

2019KO ABENDUAREN 1A 

Egungo izendapen eta kargu-uzteak laster argitaratuko dira EHAAn, eta 2019ko abenduaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak.