Bigarren Mundu Gerran hildako gerrako haurrak identifikatzeko lanean ari diren bi moja errusiarrekin bildu da Erkoreka

Irekia__1_.jpg

2019.eko urriak 07

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro Kareliako (Errusia) Syandemsky Asuncion herriko emakumeen monasterioko bi ordezkarirekin, Barbara abadesa eta Feodosia moja, bildu dira gaur. Kongregazio hori lanean ari da Bigarren Mundu Gerran borrokan hil ziren gerrako ahalik eta haur gehien identifikatzeko.

Moja horiek haur horien omenezko memoriala inauguratu zuten 2018ko ekainaren 24an, monasterioaren inguruetan gorpuzkiak agertu ondoren. Memorialean instalatu zituzten marmol beltzeko bi hilarrietan euskal jatorriko 11 adingaberen izena agertzen da. Gainera, kongregazio horrek lanean jarraitzen du ahalik eta haur gehien identifikatzeko. Gaurko topaketan, mojek gerrako haurrei buruzko dokumentazioa kontsultatu ahal izan dute.

Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren egoitzan egin da bilera, Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon. Ekitaldian gerrako hainbat haur ere izan dira.