Artolazabal sailburuak Gobernu Kontseiluari Arabako Foru Aldundiarekin enpleguaren eta gizarteratzearen eta laneratzearen arloan izango duten jarduketa-protokoloaren berri eman dio (Gobernu Bilera 2019-12-17)
2019.eko abenduak 17
Beatriz Artolazabal sailburuak Gobernu Kontseiluari Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lanbidek Arabako Foru Aldundiarekin enpleguaren eta gizarteratzearen eta laneratzearen arloan izango duten jarduketa-protokoloaren berri eman dio. Datozen egunotan, bi erakundeek lankidetza-akordioa sinatu eta aurkeztuko dute.
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Arabako Foru Aldundiak, jarduketa-protokolo orokor horren bidez, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak eta Enpleguko eta diru-sarrerak bermatzeko sistemak emango duten arreta hobetuko dute, Gobernuak sustapen ekonomikoarekin, enpresa-egituraren produktibitatearekin, enpleguarekin, ekintzailetzarekin, enpresa-espirituarekin eta gizarte-politikekin zerikusia duen ekintzan Arabako Lurralde Historikoan eraginkortasun eta efizientzia handiagoa eskuratzeko.
Sinatuko den akordioak ez du zuzeneko eduki ekonomikorik, alegia, bertan ez dira zuzenean exekutagarriak diren konpromiso ekonomikoak ezartzen.