Agurtzane Llanok "udan 16 eta 17 urte bitarteko 120 gaztek Euskarabenturan parte hartzeak ekarriko duen giza balioa" nabarmendu du

12_07_19_Gesaltza_Salinas_A_ana_Euskarabentura__81_.JPG

2019.eko abenduak 05

  • Gazteriako zuzendaria Durangoko Azokan Euskal Herriko departamentu eta erkidegoak oinez eta euskaraz zeharkatuko dituen martxaren hirugarren edizioaren aurkezpenean

Durango, 2019-12-05

Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak, gaur arratsaldean, honako hau nabarmendu du: “udan 16 eta 17 urte bitarteko 120 gaztek Euskal Herriko geografian euskara oinarri hartuta oinez egingo duten ibilbidean, alegia, Euskarabenturaren hirugarren edizioan parte hartzeak ekarriko duen giza, gizarte eta kultura balioa”.

 

Agurtzane Llanok, Leixuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendariarekin, Rosa Miren Pagola Eusko Ikaskuntzak Bizkaian duen egoitzako zuzendariordearekin, Iosu Waliño PuntuEus fundazioko presidentearekin, Ane Pedruzorekin, Iker Goñirekin eta Ane De la Presarekin batera, Euskarabenturaren aurkezpenean, Durangoko Azokan.

 

Bizikidetzarako eta une handiak bizitzeko ia 800 kilometro izango dira. Nire ustez, Ane Pedruzok eta bere taldeak bete-betean asmatu dute oporraldia aukeratzean kirola, ingurumena, bizikidetza, elkarlana eta elkartasuna baloratzeko, gure hizkuntzan, euskaraz, adierazten diren gazte-balioak baloratzeko”, esan du Llanok.

 

Gazteriako zuzendariaren hitzen arabera, “ekimen hau Dylan Inglis Bristoleko gazte horrek jakin du balioesten; Dylan Inglisek 20 urte ditu, eta Euskarabenturaren aurreko edizioan euskaraz hitz egiten zuen, euskalkiak hitz egiten zituen, bai eta frantsesa eta gaztelania ere, eta txinera eta katalana ikasten ari zen. Euskarabenturak Euskadiko eta Nafarroako erkidego eta departamentuen bidez egiten duen oinezko martxan iradokitzen dituen alderdi eta jardueretatik, euskaran oinarritzen den kultura- eta gizarte-osagaia nabarmentzen da gehien”.

 

Asmatu eta berritu egin duzue, udaleku tradizionalen gainean beste urrats bat gehiago ematean, zuon martxan kirolez, ingurumenez eta bizikidetzaz beteriko oporraldi ahaztezinak antolatzean. Eta, oporraldi horiek, nagusiki honako hau dute: elkarlanean jarduteko eta solidarioak izateko ahaleginez beteak daude”, esan die Agurtzane Llanok Euskarabenturako antolatzaileei.

 

800 km

"16 eta 17 urte bitarteko 120 neska-mutilek zeharkatuko dute Euskal Herriko geografia, eta lurraldeetako kultura eta historia ezagutuko dituzte, bizikidetzarako eta une handiak bizitzeko ia 800 kilometrotan zehar. Halaber, une gogorrak egongo dira, neke-uneak, oinak minduta izango dituzte batzuetan eta atseden-uneak ere izango dituzte ibilbidea amaitzean:  horregatik datorkigu guztioi ondo, geure burua bizikidetzako eta talde-laneko beste etapa batzuetarako prestatzeko”, esan du Llanok.

 

Gazteriako zuzendariak gazteei honako gomendio hau egin die: “erabili Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen eta gure herrialdeko gazte-kolektiboko askok dagoeneko jaso duten Gazte Txartel berria. Ondo etorriko zaizue edonolako merkataritza-, kultura- eta kirol-establezimendutara zoaztenean, eta gazte-txartel hau laguntza behar duzuenean ere egoki izango duzue”. “Talde handi hori eratzen dutenen artean bertan sortuko den adiskidetasuna betiko izango da, giza eta gazte balio handiez betea”, azpimarratu du Agurtzane Llanok.