Campos Eliseos Bilboko antzokiak programazio 'eklektikoa' eskainiko du aro berrian

  • Campos Eliseos Bilboko antzokiak programazio 'eklektikoa' eskainiko du aro berrian
    Antzerkia izango da nagusi aro berriko programazioan. Argazkia: © Guillermo Casas
eitb.eus

  • DataUrtarrilak 11
  • Gaia Arte eszenikoak

Espazioaren kudeatzaile berriek azaldu dutenez, antzerkia izango da nagusi programazioan. Besteak beste, Imanol Arias, Faemino y Cansado eta Kulunka Teatro pasatuko dira 2018an antzokitik

Klemark Espectaculos Teatrales aurrerantzean Campos Eliseos Bilboko antzokia kudeatuko duen enpresak iragarri duenez, antzokiaren programazioa “eklektikoa” izango da aro berri honetan, eta “denetarik” egongo da, betiere “bikaintasuna” helburu.

2018an, besteak beste, Imanol Arias (atzera antzerkigintzan), Juan Diego, Malena Alterio, Maria Adanez, Roberto Enriquez, Faemino y Cansado eta Mabu eta Revolver taldeak pasatuko dira bertatik.

Halaber, Kulunka Teatrok ere ikuskizun bat eskainiko du “Bilbon lehenengoz”, eta “mundu osoan ezaguna” den konpainia honekiko zorra kitatuko du hiriak horrela, arduradunen hitzetan.

Klemarken ordezkariek azaldu dutenaren arabera, antzerkia izango da nagusi programazioan, nahiz eta “saltzeko genero zailena” izaten ari den.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri