Azkuna Zentroak "AzPlay Q" jarriko du abian, bideo-jolasen inguruko hiruhilabeteko topaketen programa
- DataApirilak 4
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Topaketa hauek garatzaile, ikasle, enpresa eta zaletuei zuzendurik daude.
Ekimen honekin Azkuna Zentroak AzPlay-ri eman nahi dio jarraipena, hau da, urtero zentro honek jasotzen duen Bideo-jolas independenteen Nazioarteko Lehiaketari.
Bideo-jolasen mundua marra estrategikoetako bat da Azkuna Zentroarentzat eta hori dela eta jarri du abian AzPLay Q.
Bideo-jolasen inguruan antolatutako hiruhilebeteko topaketa hauek garatzaile, ikasle, enpresa eta zaleei zuzendurik daude. Ekimen honekin Azkuna Zentroak, AzPlay-ri eman nahi dio jarraipena, hau da, urtero zentro honek jasotzen duen Bideo-jolas independenteen Nazioarteko Lehiaketari.
AzPlay Q-ren helburua da totiko sektorea dinamizatzea bideo-jolasekin zerikusia daukaten tokiko eragileen arteko sareak ehuntzen saiatuz.
Jarduerek tokian toki garatzen ari diren azken proiektu eta ekimenak. Erakutsiko dituzte. Gainera, tokiko interesatuei ezagupena eskaintzeko, bideo-jolasen alor desberdinetan esperientzia eskaini ahalko dieten taletudun pertsonak izango dira.
Proiektu berriak kaleratzerakoan funtsezko osagarriak diren bideo-jolasen finantzaketa, ikusgarritasuna, eta sormena izango dira jorratuko diren arlo nagusiak
Saio bakoitzak Networking-erako gune bat izango du.
Jardueretan, gainontzeko elkartearen feedbacka erraztu asmoz, tokiko garatzaileek burutzen ari diren bideo-jolasak aurkeztu ahal izango dira.
Gainera joko hauek Mediatekako Joku Play-an izango dira eskuragarri nahi duenak probatu eta garatzaileei euren eritziak luzatu ahal izateko
AzPlay Q jarduera bakoitza urteko azken hiruhileko bakoitzaren amaieran ospatuko da: : Q1 martxoan,, Q2 ekainean, etaQ3 irailean . Urtero bezala, azaroan AzPlay Jaialdia ospatuko da.
Datorren ostegunean, 6an, AzPlay-ren lehenengo edizioa izango da. Hona hemen programa:
AzPlay Q1 programa. Apirilak 6, osteguna
16:30-17:00 : AzPlay Q ekimenaren aurkezpena. Hafo, AzPlay-ren koordinatzailea.
17:00-17:30 : PlayStation Games Camp Bilbaoren aurkezpena. Iker Uncilla Olalde, PlayStation Talents Product Manager
17:30-18:00 : Abian dauden garapenak: Baboon!, Mindtaker eta Project 8. Jon Cortazar, Relevo-ko CEO.
18:00-18:30 : Nola sortu bideo-jolas bat eta enpresa bat zeure ikasle taldearekin. ‘. Eneko Egiluz, Kaia Studios-eko CEO
18:30-19:15 : Nola finantzatu zure bideo-jolas enpresa.. GameBCN bideo-jolasen inkubatzailea. Ramón Nafria, GameBCN-eko zuzendaria.
19:15-21:00 : Networking
hartzera bideratutako ekimena
Ekimen hau bideo-jolasen munduan aritzen den edozeinen parte hartzera bideraturik dago. Edozein unetan, arlo honetan aritzen den edozein garatzaile edo pertsonak proposatu ahalko ditu AzPlay Q-ren programazioan egiteko ekintzak. Q.
Hauetako ekitaldiren batean bere proiektu, ideia edo esperientzia aurkeztuz parte hartu nahi duena, honako helbide honetara zuzendu daiteke: azplay@azkunazentroa.eus.
Bideo-jolasak Mediateka BBKn
Bideo-jolasak dira Azkuna Zentroaren proiektu estrategikoetako bat.. Hortaz, AzPlay eta AzPlay Q,bezalako ekimen desberdinez gain, bada bereziki jokoei zuzendutako gune bat, bigarren solairuko Mediateka BBKn, , Jokoari zuzendutako JokuPlay guneaz ari gara, non joko tradizional eta teknologikoez goza daitekeen.
Bideo-jolasen erabilera seguru eta osagungarrirako beharrezko diren trebetasunen erabilera ludikoa bultzatzen du JokuPlayk. 50 metro koadroko gunean, bortitzak edota sexistak ez diren jokoen proposamen zabala eskaintzen da hamabostero berrizten direlarik.
Bideo-jolasen gunean 40 pulgadako pantailez hornitutako bost gune daude, 20 kontsolatik gora –Microsoft, Nintendo eta Sony- eta puntako hogeita hamar periferikotik gora.
Bideo-jolasen hautaketa bideo-jolasetan eta hauen eragin psikologikoan adituak direnak komisariaturik, eta Mediateka BBKk ikuskaturik dago.. Sail edo postu bakoitzean azaltzen dira jokoaren ezaugarriak eta berau erabiltzeko adinaren egokitasuna, beti ere, PEGI kodeak, ‘Jokoei buruz Paneuropar Informazioa’ erakundeak adinen sailkapen sistemaren arabera gomendatua.
Gune honetan AzPlay, Azkuna Zentroko Bideo-jolas Independenteen Nazioarteko Lehiaketan irabazle izan eta aldizka berritzen den bideo-jolasen hautaketa bat eskaintzen da,
Gune honetan bideo-jolasekin zerikusia daukan bibliografia espezializatua eta etxera maileguan eskaintzeko bideo-jolas sorta zabala aurki daiteke ere.


