Autobus zerbitzuaren aldaketa Eibarren Errege Kabalgata dela eta

Lurraldebus1.jpg

2017.eko urtarrilak 04

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, DB02, DB04 eta UDALBUS lineatako autobusen zerbitzua aldatuko du Eibarren, datorren osteguneko, urtarrilaren 5eko, arratsaldetik aurrera, Errege Magoen Kabalgata dela eta.

Osteguneko, urtarrilaren 5eko, 15:00etatik aurrera, igandeko, urtarrilaren 8ko 22:00ak arte, Eibar erdigunea oinezkoentzat erreserbatuta egongo da. Hori dela eta autobusak asteburuetan bezala ibiliko dira.

DB04 Mallabia – Ondarroa linean, Ondarroarantz doazen autobusak, Untzagako geralekutik igaro ondoren (Taxi geralekuaren aurrean) Ermurantz joango dira, saihesbidera sartuz, Elgoibarrerako noranzkoan, Amañako biribilgune berritik, saihesbidetik zirkulatuz Estazio kaletik sartzeko eta ondoren Bidebarrieta Kalera sartuz, bertatik ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Aurkako noranzkoan ohiko ibilbidea egingo da. Larunbat gaueko zerbitzuari dagokionez, Ondarroarantz doazen autobusak Amañako biribildunetik aurrera saihesbidetik zirkulatuko dute Elgoibarren dagoen Urazandiko geralekuraino, hortik aurrera ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Ermurantz doazen zirkulazioetan ohiko ibilbidea egingo da.

AP-8tik doan DB02 Ermua – Donostia lineari dagokionez, Donostiarantz doazen autobusak, Untzagako geralekutik igaro ondoren (Taxi geralekuaren aurrean) Ermurantz joango dira, saihesbidera sartuz, Donostiarako noranzkoan, Amañako biribilgune berritik, saihesbidetik zirkulatuz eta Elgoibarren Urazandiko geralekuraino jarraituz eta hortik ohiko ibilbidea hartuz. Aurkako noranzkoan ohiko ibilbidea egingo da.

Gainera, biharko, osteguneko, arratsaldeko 15:00etatik aurrera, ez da hiri barruko autobus zerbitzurik  (UDALBUS) egongo.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.