Euskotrenek Zilarrezko BIKAIN lortu du euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa mailagatik

152.jpg

2016.eko abenduak 02

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, Zilarreko Bikain lortu du euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa mailagatik.

BIKAIN (Hizkuntza Kudeaketan Kalitatezko Ziurtagiria) ziurtagiri ofizial eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzak emandakoa, Euskalit-Kudeaketa Aurreratuarekin batera. Ziurtagiri horretara lau ardatzetan oinarritutako ebaluazio prozesua gainditu ondoren hautatu daiteke: erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa.

Ziurtagiri honek hiru maila ditu, eta Zilarrezkoak tarteko maila adierazten du (400 eta 699 puntuen artean) gehienez 1000 puntu lor daitezke, eta horrek %100eko betetze-maila dauka. Euskotren tarteko mailaren goiko aldean kokatu da eta bere puntuazioa 551 eta 599 puntu artean izan da.

Azken urteotan Euskotrenek euskararekiko konpromisoa berretsi du eta enpresa barruan bultzakada berri bat eman du. 2015ean Euskarako lehen Plana onartu zuen, Zuzendaritzaren eta alde sozialaren erabateko adostasunarekin eta horren helburua Euskotreneko bezeroei euskarazko zerbitzua bermatzea, eta langileen artean euskararen erabilera handitzea dago.