Euskotrenek tituluen eskaintza zabalduko die Nafarroako biztanleei
2016.eko ekainak 21
Atzo astelehenean, ekainaren 20an, TRANBUS titulu konbinatu berria abian jartzeak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren garraioetan Nafarroako biztanleentzako dauden bidaia tituluen eskaintza zabaltzea ekarri du.
TRANBUS-ak Iruñea eta Gasteiz edo Bilbo artean bidaiatzeko aukera ematen du, La Unión eta La Burundesa konpainietako autobusetan, eta era berean Euskotreneko tranbien zerbitzuak erabiltzeko euskal hiri bietan. TRANBUS-ak nagusientzako tarifa dauka, Joaneko eta Joan-etorriko motetan, erabiltzailearen jatorria/helmuga arabera, eta Iruñeko, Gasteizko eta Bilboko La Unión eta La Burundesa Autobus Konpainiako geltokietako txarteldegietan salgai egongo dira. 5 urte baino gutxiagoko haurrek doan bidaia dezakete, bai Euskotrenen bai La Unión eta La Burundesa konpainietan.
TRANBUS 2015eko irailaren 7tik aurrera dagoen BORTZIRI titulu konbinatura gehitzen da, azken honek Euskotreneko Topoko (Hendaia – Lasarte) trenbide linea eta Bortziriko eskualdeko (Etxalar, Igantzi, Bidasoako Bera eta Lesaka) Nafarroako herrien artean bidaiatzeko aukera ematen du, La Burundesa konpainiak autobus zerbitzuen bidez ematen duen zerbitzuaren bidez. BORTZIRI titulu bat da eta honek Bortziriko Nafarroako Eskualdearen eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko erlazioetan garraio publikoaren erabilera sustatzea bilatzen du, Tren-Bus garraio aldaketa Irun-Colon puntuan ezarriz.
BORTZIRI tituluak pertsona bakarreko izaera dauka eta Joan eta Etorriko joan-etorriak egiteko aukera ematen du (5 urte baino txikiagoek doan bidaiatzen dute). Titulu hau ondorengo Euskotreneko geltokietako txarteldegietan bakarrik eros daiteke: Lasarte, Amara, Anoeta, Intxaurrondo, Galtzaraborda, Errenteria, Irun-Colón eta Hendaia, instalazio horietan jendearentzako arreta ordutegian, eta La Burundesako autobusetan ere. Irun-Colonen La Burundesako autobus zerbitzuaren geldialdiak Colon Pasealekua 54an kokatuta daude Nafarroatik iristen direnentzako eta Pasealeku berean 43. zenbakian Bortzirira joateko.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek eskura dituzte 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web orrialdea eta La Unión eta La Burundesako web orrialdea: www.autobuseslaunion.com.