EuskalHiria kongresua 2016: LAG´en Berrikuspenaren Aurrerapena: Lurralde Eredu Berria; Lurraldea 2040

logo_euskalhiria2016.jpg

2016.eko urriak 04

  • Azaroak 21/22,  Carlos Santamaría Zentroa, Elhuyar enparantza 2  20018 Donostia, Gipuzkoa

  

1997an behin betiko onartu ziren Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesuaren baitan, Euskal Hiria 2015 Kongresuaren ostean, erakundeek eta gizarteak Berrikuspenaren Oinarrizko Dokumentuan parte hartzeko epea zabaldu da; horren ondorioz, eztabaida aberasgarria piztu ez ezik, Kongresu honetan aurkezten den Gidalerroen Aurrerapenaren idazketa ere sortu da. Dokumentu hori Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean ezarritakoarekin bat bideratu nahi da.

 

Aurrerapen honek maila horretako lurralde-antolamenduaren dokumentu bati eskatu ahal zaizkion lurraldearen arloko hausnarketa eta erronkak jasotzen ditu, proposatutako lurralde-ereduaren osagaiak, hala nola: zeharkako gaiak (klima-aldaketaren erronka, genero ikuspegia, osasuna, euskara, irisgarritasun unibertsala eta lurralde interrelazioa ); paisaia, espazio gradatuei arreta berezia eskainita; azpiegitura berdea eta ekosistemen zerbitzuak, naturaguneak babesteko ohiko politikarekiko aurrerapen gisa; landa-ingurunea eta horren erronkak; hiri-habitata, finkatutako hirian eta trantsizioan diren espazioetan gauzatzen diren jarduketei arreta berezia eskainita; mugikortasun jasangarria; baliabideen kudeaketa jasangarria (ura, energia eta ekonomia zirkularra); eta, azkenik, gobernantza, koordinazio administratiboan zein jasangarritasun eta ebaluazio edo jarraipenari buruzko adierazleetan oinarrituta.

 

Gidalerroen berrikuspenaren tramitazioa sendotzeko testuinguruan, Euskal Hiria 2016 Kongresua Aurrerapenaren etapa berri bati bidea emateko aukera da; aurreikusitakoari jarraikiz, horrek 2017ko hurrengo kongresura arte iraungo du.