Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2023ko martxoaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1494
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/08
  • Argitaratze-data: 2023/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2023ko martxoaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (51. zk.), Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko martxoaren 8ko Aginduaren testu argitaratuan. Agindu horren bidez, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazten da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

  1. eta 3. artikuluetan, 2023/1311 (2/1) eta 2023/1311 (2/2) orrialdeetan,

    hau dio:

    Ana María García Maté andrea

    Baina hau esan behar du:

    Ana Isabel García Maté andrea

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.