Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1311
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/08
  • Argitaratze-data: 2023/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzko 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 2. artikuluaren lehenengo paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, batzordea osatzen duten bi kideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak izendatuko ditu, deialdi publikoa egin ondoren.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuari dagokio izendapen hori egitea.

Era berean, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 1. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen duenez, «Aipatutako funtzionarioak, beren autonomiaren berme gisa, lau urterako izendatuko dira, eta agintaldia amaitzeagatik edo presidenteak dagokion prozedura instruitu ondoren baino ezingo dira kargutik kendu, beren betebeharrak larriki ez betetzeagatik, beren eginkizuna betetzeko ezintasun iraunkorragatik, gerora sortutako bateraezintasunagatik edo dolozko delituagatiko kondenagatik». Kideetako baten agintaldia amaitu ondoren, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzorderako kide bat izendatzeko deialdi publikoa egin behar da.

Deialdi publikoaren bidez hasi da Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzorderako kide bat izendatzeko prozedura. Deialdi horretan ezartzen denez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu bidez egingo da izendapena, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori 2023ko otsailaren 16an amaitu zen.

Behin hura betetzeko ezarritako prozedura amaituta, 128/2016 Dekretuaren 2.1 artikuluak ematen didan eskumena baliatuz, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da, jende guztiak horren berri izan dezan.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.