Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko abenduaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, dirulaguntzen deialdia egitekoa Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek 2023ko ekitaldian konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten beren jarduera-eremuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 312
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/27
  • Argitaratze-data: 2023/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 27ko Aginduan, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia egiten baita Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek 2023ko ekitaldian konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten beren jarduera-eremuan (2022ko urtarrilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 7. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/157 (17/4) orrialdean, 6. artikuluaren 3. puntuan,

honela dio:

  1. Honako helbide elektroniko honetan daude eskuragarri eskabideak bide elektronikoz izapidetzeko xehetasunak, erantsi beharreko dokumentazio-ereduak eta deialdi honekin lotutako gainerako izapideak

    https://www.euskadi.eus/servicios/1217201.

Baina honela esan behar du:

  1. Honako helbide elektroniko honetan daude eskuragarri eskabideak bide elektronikoz izapidetzeko xehetasunak, erantsi beharreko dokumentazio-ereduak eta deialdi honekin lotutako gainerako izapideak

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1217202.

2023/157 (17/9) orrialdean, 15.1.b artikuluaren azken paragrafoan,

honela dio:

  1. Onuraduna Agindu honetan 2.b) artikuluko hirugarren paragrafoan adierazitako egoeran badago balio erantsiaren zerga (BEZa) ez berreskuratzeari dagokionez, jasandako BEZa diruz lagundu ahal izateko egoera hori ziurtatu egin beharko da zerga-administrazio eskudunaren ziurtagiri bidez.

Baina honela esan behar du:.

  1. Onuraduna Agindu honetan 3.3 artikuluko azken paragrafoan adierazitako egoeran badago balio erantsiaren zerga (BEZa) ez berreskuratzeari dagokionez, jasandako BEZa diruz lagundu ahal izateko egoera hori ziurtatu egin beharko da zerga-administrazio eskudunaren ziurtagiri bidez.