Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko karrerako funtzionario izendatzen dira, 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 3151
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/01
- Argitaratze-data: 2026/07/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2025eko abuztuaren 12ko Aginduaren bidez (2025eko abuztuaren 26koa EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez deitutako lehiaketa-oposizioan hautatutako izangaiak.
Praktikak amaitu dira eta, eskatutako betekizun orokorrak eta berariazkoak betetzen dituztela aztertu ondoren, karrerako funtzionario izendatuko dira praktikak gainditu dituzten hautatutako izangaiak.
Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez deitutako lehiaketa-oposizioan hautatutako izangaiak. Agindu honen eranskinean daude zerrendatuta.
Bigarrena. Karrerako funtzionario izendatzeak 2026ko irailaren 1etik aurrera ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Pertsona horiek egun horretan hartu beharko dituzte lanpostuak jabetzan, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Hirugarrena. Agindu honen bidez izendatutako langileek, jada Administrazioko beste kidego bateko funtzionario baldin badira, bietako batean sartzea aukeratu beharko dute, Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2025eko abuztuaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskarien kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen dira 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak.
- Ikus: AGINDUA, azaroaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko lehiaketa-oposiziorako deialdia egiten duena.