Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 6koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Eibarko eta Donostiako barruti judizialetako Erregistro Zibilaren bulego orokorretako Justizia Administrazioko langileen lanpostuen zerrendak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2303
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/05/06
  • Argitaratze-data: 2026/05/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legeak eta arlo horretan gerora egindako lege-aldaketek berekin ekarri dute Erregistro Zibilaren eredu desjudizializatu bat ezartzea baina, antolamenduari dagokionez, Justizia Administrazioaren barruan txertatua.

Hala, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 439 bis artikuluak ezartzen duenez, Erregistro Zibilaren bulegotzat hartzen da, bulego judizialean integratuta egon gabe, Justizia Administrazioaren antolamendu-eremuan eratzen den unitatea, zerbitzu publiko hori eramateaz arduratzen dena, Erregistro Zibilaren Legean eta Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Zeregin hori garatzeko, funtzionalki Justizia Ministerioari atxikitzen zaio, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez.

Artikulu horrek ezartzen du, gainera, Erregistro Zibilaren bulego horietako lanpostuak Justizia Administrazioko langileek beteko dituztela, baldin eta kasuan kasuko lanpostu-zerrendan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte. Lanpostu horiek zehaztea eskumenak bereganatuta dauzkaten autonomia-erkidegoei dagokie, bakoitzari bere eremuan.

Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen du Justizia Administrazioko langileek baino ezin izango dituztela bete Erregistro Zibilaren bulegoetako lanpostuak, eta dagozkien lanpostu-zerrendetan ezarritakoaren arabera antolatuko direla.

Halaber, ezartzen du Erregistro Zibilaren bulegoetarako beharrezkoak diren Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak eta langileen dotazioak Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan aurreikusitako prozeduraren bidez zehaztuko direla. Prozedura horrek ezartzen du nola antolatu eta integratu bulego judizialak osatzen dituzten unitateak.

Bestalde, kontuan hartu behar da Justiziaren Zerbitzu Publikoaren Efizientziaren Arloko Neurrien urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organiko berriak eraldaketa garrantzitsua sustatzen duela antolaketa judizial tradizionalaren ereduan, modu mailakatuan ezarri beharrekoa. Horrela, besteak beste, lehen auzialdi judizialaren konfigurazioa aldatzen du: izan ere, pertsona bakarreko epaitegien eredutik kide anitzeko antolakuntzara igarotzen da, auzialdiko auzitegiak sortuz; bada, bulego judizial berriek auzitegi horiei lagundu behar diete.

Kontuan izanik, lege-aldaketa horien ondorioz, Erregistro Zibilaren bulego orokorretako langile-hornidura bulego judizialetatik kenduko dela, komenigarritzat jo da bulego judizial berrietako eta Eibarko eta Donostiako barruti judizialetako Erregistro Zibileko bulego orokorretako lanpostu-zerrendak, bai eta lanpostu berrietara egokitzeko prozesuak ere, aldi berean onartzea eta indarrean jartzea.

Horren guztiaren ondorioz, agindu honen xedea aipatutako barruti judizialen Erregistro Zibilaren bulego orokorretan Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lanpostu-zerrenda onartzea da.

Azaldutakoagatik, ordezkaritza handieneko erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, legez aurreikusitako eskakizunak bete ondoren, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuak esleitutako eskumenen arabera, honako hau

Lehenengoa. Erregistro Zibilaren bulego nagusietan Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lanpostu-zerrenda onartzea, Eibar eta Donostiako barruti judizialetan. Zerrenda hori eranskinean dago.

Bigarrena. Karrerako funtzionarioak lanpostu berrietara egokitzeko prozesuak egitea, agindu hau argitaratu ondoren.

Hirugarrena. Eibar eta Donostiako barruti judizialetan bulego judiziala ezartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Justizia Administrazioko zuzendariaren ebazpen bidez zehaztuko da ezarpen-data.

Laugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 6a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik