Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 6koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Eibarko barruti judizialeko Bulego Judizialeko Justizia Administrazioko langileen lanpostu-zerrenda onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2301
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/05/06
  • Argitaratze-data: 2026/05/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoak, Justiziaren Zerbitzu Publikoaren Efizientziaren Arloko Neurriei buruzkoak, eraldaketa garrantzitsua sustatzen du antolaketa judizial tradizionalaren ereduan. Horrela, besteak beste, lehen auzialdi judizialaren konfigurazioa aldatzen du: izan ere, pertsona bakarreko epaitegien eredutik kide anitzeko antolakuntzara igarotzen da, auzialdiko auzitegiak sortuz, bulego judizial berrien laguntza jaso beharko dutenak.

1/2025 Lege Organikoaren lehen xedapen iragankorrak ezartzen du auzialdiko auzitegiak modu mailakatuan eratuko direla, eta bosgarren xedapen iragankorrak ezartzen du bulego judiziala eta auzialdiko auzitegiak aldi berean ezarriko direla, legean bertan xedatutako baldintzetan. Horretarako, aurreikusten du justiziaren arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek, bakoitzak bere eremuan, bulego horietako bakoitzaren lanpostu-zerrendak egin beharko dituztela, erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, onar ditzaten, eta, ondoren, lanpostuak bete beharko dituztela.

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 522. artikuluak, bere idazketa berrian, ezartzen du eskumenak bereganatuta dituzten autonomia-erkidegoek, erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, beren jardun-eremuko bulego judizialetako lanpostuen zerrendak egin eta onartuko dituztela, eskumen hori esleituta duen zuzendaritza-zentroko titularraren ebazpen bidez; eta eskatzen du, onartu aurretik, Justizia Ministerioari jakinarazi beharko dizkiotela.

Antolaketa-eredu berri horren hedapena errazteko, 1/2025 Lege Organikoaren bosgarren xedapen iragankorrak ezartzen du Justizia Administrazioaren Konferentzia Sektorialak bulego judizialaren eta haren lanpostu-zerrenden egituraren erreferentzia-ereduak egin eta onar ditzakeela, eta hartutako erabakiak garapena gaituko duela justizia-arloan eskumenak dituen administrazio bakoitzeko agintaritza eskudunaren ebazpen baten bidez.

Aurreko xedapenaren arabera, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak 2025eko azaroaren 28ko Agindua onartu du, zeinaren bidez ezartzen baitira Eibarko barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegirako Bulego Judizialaren diseinua eta egitura, Justiziaren Zerbitzu Publikoaren Efizientziaren Arloko Neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoak xedatzen duenari jarraikiz.

Horren guztiaren ondorioz, agindu honen xedea da Eibarko barruti judizialeko Bulego Judizialeko lanpostuen zerrenda onartzea.

Azaldutakoagatik, ordezkaritza handieneko erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, legez aurreikusitako eskakizunak bete ondoren, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuak esleitutako eskumenen arabera, honako hau

Lehenengoa. Eibarko barruti judizialeko Bulego Judizialeko Justizia Administrazioko langileen lanpostuen zerrenda onartzea. Zerrenda hori eranskinean dago.

Bigarrena. Karrerako funtzionarioak lanpostu berrietara egokitzeko prozesuak egitea, agindu hau argitaratu ondoren.

Hirugarrena. Eibarko barruti judizialean Bulego Judiziala ezartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Justizia Administrazioko zuzendariaren ebazpen bidez zehaztuko da ezarpen-data.

Laugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 6a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)