Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko maiatzaren 5ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2026ko martxoaren 31ko Agindua, hautaketa-prozesu baterako deialdia egiteko zena, Euskal Autonomia Erkidegoko hautagai-zerrenda propio bat osatzearren Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetako Idazkaritza Kontu-hartzailetzako azpieskalan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izendapenez betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 87
- Hurrenkera-zk.: 1961
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/05/05
- Argitaratze-data: 2026/05/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko martxoaren 31ko Agindua 2026ko apirilaren 17an argitaratu zen EHAAn (71. zenbakia). Hautaketa-prozesu baterako deialdia egiten zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko hautagai-zerrenda propio bat osatzearren Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetako Idazkaritza Kontu-hartzailetzako azpieskalan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izendapenez betetzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Bada, 2026ko martxoaren 31ko Aginduan horrelako huts batzuk atzeman dira; hain zuzen ere, I. eranskineko 3.2 oinarrian eta III. eranskinean Merezimenduen baremoa . Eta akats horiek zuzendu egin behar dira.
Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Zuzenketa hauek egitea:
2026/1607 orrialdean (16/5), hirugarren oinarri orokorrean, 3.2 apartatuko bigarren paragrafoan,
hau dio:
Ordainketa eguneko 24 orduetan egin ahal izango da, eskabideak aurkezteko epean, eta ordainketa egin ahal izango da erakunde hauetako baten banka elektronikoko bezeroa izanez gero: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa Abanca, Rural Kutxa. Bizum bidez ere egin ahal izango da, edo txartel bidez, Visa edo Mastercard txartela izanez gero.
baina hau esan behar du:
Ordainketa eguneko 24 orduetan egin ahal izango da, eskabideak aurkezteko epean, eta ordainketa egin ahal izango da erakunde hauetako baten banka elektronikoko bezeroa izanez gero: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Banco Sabadell, Bankoa Abanca eta Caja Rural de Navarra. Bizum bidez ere egin ahal izango da, edo txartel bidez, Visa edo Mastercard txartela izanez gero.
2026/1607 orrialdean (16/16), III. eranskinean Merezimenduen baremoan,
hau dio:
Epaimahaiak deialdian baloratu beharreko merezimenduek baremo hauek beteko dituzte:
Hizkuntza-eskakizuna: 20 puntu, gehienez.
hizkuntza-eskakizuna: 5 puntu.
hizkuntza-eskakizuna: 10 puntu.
hizkuntza-eskakizuna: 15 puntu.
hizkuntza-eskakizuna: 20 puntu.
Esperientzia. 15 puntu, gehienez.
Idazkaritza Kontu-hartzailetzako azpieskalan, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuetan, organo eskudunak izendatuta, bitarteko edo halabeharrezko langile gisa egindako esperientzia-hilabete oso bakoitzeko: 0,2 puntu.
Idazkaritzako eta Idazkaritza Kontu-hartzailetzako azpieskalan, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuetan, organo eskudunak izendatuta, bitarteko edo halabeharrezko langile gisa egindako esperientzia-hilabete oso bakoitzeko: 0,1 puntu.
baina hau esan behar du:
Epaimahaiak deialdian baloratu beharreko merezimenduek baremo hauek beteko dituzte:
Hizkuntza-eskakizuna: 20 puntu, gehienez.
hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.
hizkuntza-eskakizuna: 10 puntu.
hizkuntza-eskakizuna: 15 puntu.
hizkuntza-eskakizuna: 20 puntu.
Esperientzia. 15 puntu, gehienez.
Idazkaritza Kontu-hartzailetzako azpieskalan, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuetan, organo eskudunak izendatuta, bitarteko edo halabeharrezko langile gisa egindako esperientzia-hilabete oso bakoitzeko: 0,2 puntu.
Idazkaritza eta Kontuhartzailetza-diruzaintzako azpieskalan, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuetan, organo eskudunak izendatuta, bitarteko edo halabeharrezko langile gisa egindako esperientzia-hilabete oso bakoitzeko: 0,1 puntu.
Bigarrena. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko martxoaren 31ko Aginduan aldaketa batzuk egiteko denez Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskabideak aurkezteko epea eta tasak ordaintzeko epea beste 15 egun baliodunez luzatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 5a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.