Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko irailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Durangoko (Bizkaia) «Maristak Durango» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren titulartasuna aldatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 4168
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/09/16
- Argitaratze-data: 2026/10/08
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu dugu «Maristak Durango» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularrak hasitako espedientea, lehendik daukan baimena aldatzeko, eta, hartara, Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo bat eta espezializazio-ikastaro bat emateko baimena izan dezan.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek hartu dira kontuan: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); azaroaren 4ko 1582/2011 Errege Dekretua (abenduaren 15eko BOE), Zuzendaritzari Laguntzeko Goi-mailako Teknikariaren titulua ezartzen eta haren gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituena, maiatzaren 21eko 500/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); azaroaren 27ko 256/2012 Errege Dekretua (2013ko martxoaren 4ko EHAA), Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; apirilaren 7ko 481/2020 Errege Dekretua (maiatzaren 13ko BOE), Fabrikazio adimenduneko espezializazio-kurtsoa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena, apirilaren 13ko 261/2021 Errege Dekretuak (maiatzaren 7ko BOE) eta maiatzaren 21eko 497/2024 Errege Dekretuak (maiatzaren 28ko BOE) aldatua; ekainaren 6ko 83/2023 Dekretua (ekainaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emateko Fabrikazio Adimenduneko espezializazio-ikastaroari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Ikastetxearen kodeak: 014728 (EAE) eta 48004143 (unibertsala).
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Maristak Durango».
Titularra: Maristak Euskadi Fundazioa.
Helbidea: Juan Antonio Abasolo 6.
Udalerria: Durango.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Zuzendaritzari laguntzeko goi-mailako heziketa-ziklo bat ematea baimentzen da, goizeko txandan, 25 ikaspostutarako; eta Fabrikazio adimenduneko goi-mailako espezializazio-kurtso bat, arratsaldeko txandan, 20 ikaspostutarako.
Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Zuzendaritzari laguntzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
Elektrizitatea eta elektronika, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Informazioaren teknologien inguruneetan zibersegurtasuna, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.
Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Fabrikazio adimenduna, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera eta itxiera, baita emandako baimenetan egin beharreko aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.