Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko urtarrilaren 8koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XLII. edizioaren deialdia egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 13
- Hurrenkera-zk.: 323
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/01/08
- Argitaratze-data: 2025/01/21
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legeak emandako definizioaren arabera, eskola-adineko jarduera fisiko eta kiroltzat hartzen da 16 urtera bitarteko ikasleek eskola-orduetatik kanpo egiten duten jarduera antolatua.
Legearen II. tituluak xedatzen duenez, Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eskumena da eskolako jarduera fisikoaren eta kirolaren oinarriak eta printzipio orokorrak arautzea, bai eta haien kirol-arloko diziplina-araubidea eta lehiaketak arautzea ere. Bestalde, Lege honen 62.3 artikuluak dioenez, autonomia-mailako lehiaketa ofizialak bideratzea, kalifikatzea eta baimentzea ere Eusko Jaurlaritzaren zeregina da.
Eskolako kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretuak, lehen indarrean zegoen Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean jasotakoa garatu arren, indarrean jarraitzen du Lege berrian xedatutakoaren kontrakoak ez diren neurri guztietan. Zentzu horretan, indarrean jarraitzen du Dekretuak bere 3. artikuluko 7. paragrafoan ezartzen duenak; alegia, Euskadiko Eskolako Kirol Txapelketak Eusko Jaurlaritzan kirolaren eskumena duen saileko sailburuaren aginduz arautuko dira.
Testuinguru horretan, beharrezkoa da agindu baten bidez Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XLII. edizioa arautu eta deialdia egitea.
Aurreko guztiaren ondorioz, honaho hau
Kirol-modalitateren batean Eusko Jaurlaritzak aurrez baimenik eman badu 2024-2025 ikasturtean zehar eskola-lizentzia duen autonomia mailako lehiaketaren bat egiteko, lehiaketa hori ez da Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen baitan antolatuko.
Kirolariek baldintza hauek bete beharko dituzte parte hartzeko:
Hiru foru-aldundietako batek emandako eskola-lizentzia izatea.
Ordezkatzen duten ikastetxe edo klubean inskribatuta egotea. Selekzioak onartzen dituzten kirol-modalitateetan, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak onartutako araudi teknikoan ezartzen diren irizpide espezifikoak erabiliko dira selekzio horiek osatzeko.
Kirolariek ikasturtean zehar foru-aldundien eskola-kiroleko programetan izandako baldintza beretan parte hartuko dute, eta Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek erabakitako parte hartzeko irizpideak errespetatu beharko dituzte.
Kirol-joko hauetan parte hartzen duten kirolariek 11 urte beteak izan behar dituzte, eta 14 urte gehienez, jokoak egiten diren urtean.
Oro har, parte hartzeko kategoria haur-kategoria deritzona izango da (2011n eta 2012an jaiotako eskola-umeak).
Salbuespenez, beste adin batzuetako kirolarien parte hartzea ere onartuko da, betiere gorabehera hori dagokion modalitatearen araudi teknikoan jasotzen bada (kimu-kategoria, 2013 eta 2014 urteetan jaiotako kirolariak).
Edozein eskola-ume kirolarik aukera izango du kirol-modalitate batean baino gehiagotan batera parte hartzeko. Aldi berean bi lehiaketatan parte hartzea suertatzen bazaio, baten edo bestearen artean aukeratu beharko du.
2025eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XLII. edizioa Arabako Lurralde Historikoan jokatuko da, ia osorik Vitoria-Gasteizen, argitaratuko den programaren arabera.
Neguko modalitate bakarra, krosa, 2025eko otsailaren 23an izango da. Judo-modalitatea apirilaren 5ean izango da. Eskubaloi-txapelketa maiatzaren 10 eta 11ko asteburuan izango da, eta saskibaloiko haur-mailako errendimendu ibilbideko lau jardunaldiak maiatzaren 10, 11, 17 eta 18an izango dira. Gainerako kirol-lehiaketak 2025eko maiatzaren 24 eta 25eko eta maiatzaren 31 eta ekainaren 1eko asteburuetan izango dira.
Edonola ere, data horiek behin-behinekoak izango dira, behin betiko kirol egitarauak onartu arte. Kirol-modalitate bakoitzaren behin betiko programa gutxienez 15 egun aurretik jakinaraziko die Eusko Jaurlaritzan kirol-eskumena duen sailak hiru foro-aldundiei eta inplikatutako euskal kirol-federazioei.
Kirolariek beren burua identifikatzeko euskarria aurkeztu beharko dute, edo, bestela, foro-aldundiek Eusko Jaurlaritzari bidalitako parte hartzaileen zerrendan agertu.
Hona laguntza teknikotzat zer ulertzen den: jardueraren inguruko alderdi tekniko guztiak zuzendu, koordinatu eta haien jarraipena egiteko behar diren egiteko guztiak bete.
Halaber, lehiaketen aktak egingo dituzte. Akta horiek ekintzaren bukaeran sinatu beharko dituzte lehiatu diren taldeetako teknikariek, ordezkariek eta kapitainek.
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak izendatutako epaile bakarra egongo da Eskolarteko Kirol Jokoetan, idatziz aurkeztutako kexak ebazteko; eginkizun hauek izango ditu:
Parte hartzaileen gaineko diziplina-ahalmena baliatuko du. Lehiaketan epaileek izandako jokamoldeari buruzko erreklamazioak ebatziko ditu.
Diziplinakoak ez diren erreklamazio guztiak ebatziko ditu.
Behin kirol-jardunaldia bukatu eta gero, epaile bakarrak bidezko ebazpena emango du, betiere Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari men eginez eta interesdun guztiei entzuteko aukera bermatuz.
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XLII ediziorako, modalitate bakoitzerako argitaratutako lehiaketa araudiaren bidez zigortuko dira arau-hausteak.
Zigorrei dagokienez, Lehiaketako epaile bakarrak hartzen dituen erabakien aurkako errekurtsoa jarri ahalko da, Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 8a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.