Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko urriaren 7koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira animalien ongizatearen ziurtagiria lortzeko 2025eko deialdiaren oinarriak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4453
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/10/07
  • Argitaratze-data: 2025/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abere-ustiategietan dauden Animaliak Babesteko Europako Hitzarmenaren ondorioz (Estrasburgon sinatu zen, 1976ko martxoaren 10ean; Espainiak berretsi eta 1988ko azaroaren 6an jarri zen indarrean), Europako Erkidegoak animalien ongizatearen arloko hainbat xedapen eman ditu.

Ildo horretan, azpimarratzekoak dira abere-ustiategietan dauden animaliak babesteko Europan egin diren zuzentarauak, bai eta haiek askotariko etxalde motetara zabaldu izana. Horien artean, Estatuko legedirako transposizio nabarmenena 2000ko martxoaren 10eko 348/2000 Errege Dekretukoa da Kontseiluaren 2021eko apirilaren 21eko 441/2001 EDaren bidez aldatua, zeinaren barruan sartzen baitira hainbat printzipio, adibidez: estabulazioa, janaria, ura eta zaintza egokiak ematea, animalien behar fisiologiko eta etologikoen arabera eta bereganatutako esperientziari eta ezagutza zientifikoari jarraituz. Halaber, animalien zaintzaileek bete beharreko baldintzak jasotzen ditu.

Euskadin, bestalde, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko 2008ko abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 35. artikuluan, zenbait xedapen arautzaile ezarri ziren bai abere-ustiategien titularrentzat bai haien instalazioentzat, ustiategi horietan dauden animalien ongizatea zaintze aldera.

Era berean, 2020ko maiatzaren 20an, Europako Batzordeak «Baserritik mahaira» estrategia aurkeztu zuen, Europako Itun Berdearen esparruko funtsezko ekimenetako bat. Hemendik 2050era bitartean klima-neutraltasuna lortzen laguntzeko, Estrategiak EBko egungo elikadura-sistema eredu jasangarri baterantz eraman nahi du, eta estrategia horren helburu estrategikoetako bat animalien ongizatea hobetzea da.

Estrategia horren isla da, gainera, kontsumitzailea gero eta sentsibilizatuago dagoela etiketan animalien ongizatearen ziurtagiria duten produktuak eskatzeari dagokionez.

Europako Batzordeak ziurtagiri horiei buruz araudi espezifikorik ez duenez, ziurtatzeko hainbat eredu eta eskema sortu dira. Estatuan, «Welfair» ziurtagiria nabarmentzen da, IRTAk eta NEIKERek egindako ikerketa-jardueraren ondorioz sortutako zigilua. Ziurtagiri hori Europako erreferentziazko «Welfare Quality» eta AWIN ziurtagirietan oinarritzen da eta etxaldeetan, haztegietan eta hiltegietan dauden animalien ongizatearen kalitatea sakon ebaluatzen eta kontrolatzen du, honako espezie hauei dagokienez: behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak eta oiloak, oilaskoak, untxiak eta indioilarrak. Gainera, lanbidearteko antolakunde batzuek (INTERPORC edo AVIANZA, besteak beste) edo GKEek (ANDA, adibidez) sustatutako ziurtagiriak daude. Nazioartean are handiagoa da ziurtagirien kopurua, gehienak GKEek sustatuak (RSPCA eta AHA, beste askoren artean). Ziurtagiri bakoitzak bere eskakizun espezifikoak ditu, batzuk ebaluatzeko errazagoak dira eta beste batzuk konplexuagoak. Hala ere, ezagutza zientifikorik berrienari jarraikiz, ziurtagiriek batez ere animalien egoeran oinarritutako adierazleak erabili behar dituzte, horretarako animalien ongizatea ziurtatzeko baliozkotuta dauden irizpideak erabiliz.

Agindu honek abeltzaintza-arloko elkarte edo ustiategi talde jakin batzuei laguntzea du helburu, hain zuzen ere ustiategietan animalien ongizatea bermatzen duen ziurtagiria lortzeko kostuak ordaintzeko, ziurtagiria lortzen laguntzen duten ekintzen bidez; izan ere, ziurtagiri horrek animalien ongizatea babesten laguntzen du, baita elikagai-sistemak eredu jasangarriagoetara bideratzen ere. Ildo horretan, agindu honek minimis erregimeneko laguntza batzuk planteatzen ditu ustiategiek animalien ongizatearen ziurtagiri bat lor dezaten laguntzeko, eta laguntzek aurrerantzean jarraipena izatea aurreikusten du.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 2024ko abenduaren 20ko 8/2024 Legeak baimendutako kredituen arabera, nahikoa aurrekontu-zuzkidura baitago.

Dirulaguntzen deialdi hau, halaber, jasota dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Aginduan. Agindu horren bidez onartzen da, hain zuzen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024, 2025 eta 2026ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, Dirulaguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluari jarraikiz. Laguntza hauen bitartez, elikadura ekologikoagoa, lokalagoa, jasangarriagoa eta osasuntsuagoa izatea bultzatu nahi da, eta, horretarako, ingurumena eta animalien ongizatea errespetatuko dituzten ekoizpen-sistemak sustatuko dira.

Laguntza hauek 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Batzordearen Erregelamenduari atxikitzen zaizkio Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzetan aplikatzeari buruzkoa. Horrez gain, honako arau hauek aplikatuko zaizkie: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa, eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta azken horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.

Eta Jaurlaritzari buruzko 1981eko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz, zeinaren 26.4 artikuluaren arabera, sailburuek, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia baitute), hau

Animalien ongizatearen ziurtagiria lortzeko dirulaguntzen 2025eko deialdiko oinarriak onartzea. Oinarriak agindu honen eranskinean jasota daude.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.