Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko azaroaren 6koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez praktiketako funtzionario izendatzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen barruan Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 4848
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/06
  • Argitaratze-data: 2025/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen oinarri orokorrak onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesua onartu zen. Eranskinean ezartzen den bezala, 9 plaza eskaintzen dira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, txanda irekiaren bidez (lehiaketa-sistema), nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa dutela, banaketa honen arabera:

  1. Sarbide orokorraren modalitatea: 8.

  2. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, Kontu-hartzailetza Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuak onartu ziren.

    1. eranskinean ezartzen den bezala, 16 plaza eskaintzen dira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, txanda irekiaren bidez (lehiaketa-sistema), honela banatuta:

      1. Sarbide orokorraren modalitatea: 15.

        1. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.

        2. hizkuntza-eskakizunarekin: 14.

      2. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1.

        1. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.

    2. eranskinean ezartzen den bezala, 2 plaza eskaintzen dira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, txanda irekiaren bidez (oposizio-lehiaketaren sistema), nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizunarekin, honela banatuta:

      1. Sarbide orokorraren modalitatea: 2.

      2. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 0.

        Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, Idazkaritza Kontu-hartzailetzako azpieskalan sartzeko hautaketa-prozesuak onartu ziren.

        1. eranskinean ezartzen den bezala, 24 plaza eskaintzen dira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza Kontu-hartzailetzako azpieskalan, txanda irekian (lehiaketa-sistema), nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa dutela, honela banatuta:

          1. Sarbide orokorraren modalitatea: 22.

          2. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 2.

        2. eranskinean ezartzen den bezala, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza Kontu-hartzailetzako azpieskalan plaza 1 eskaintzen da txanda irekian (lehiaketa-sistema), honela banatuta:

          1. Sarbide orokorraren modalitatea: 1.

            Hizkuntza-eskakizunik gabe (3. hizkuntza-eskakizuna, ez derrigorrezkoa): 1.

          2. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 0.

        3. eranskinean ezartzen den bezala, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza Kontu-hartzailetzako azpieskalako 3 plaza eskaintzen dira txanda irekian (oposizio-lehiaketaren sistema), honela banatuta:

          1. Sarbide orokorraren modalitatea: 3.

            1. hizkuntza-eskakizunarekin: 3.

          2. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 0.

            Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez (2025eko martxoaren 17ko EHAA), agintzen da argitaratzeko gainditutzat jotako izangaien eta lehiaketetan puntuazio handiena lortu zutenen behin betiko zerrendak, betiere zortzigarren oinarri orokorrean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

            Ebazpen horren 2. artikuluaren arabera, 20 egun balioduneko epea ireki zen praktiketako funtzionario izendatzeko eskaera aurkezteko.

            1. artikuluaren arabera, azpieskala batean baino gehiagotan behin betiko gainditutzat jotako izangaiek aukeratu behar zuten praktiketako funtzionario izendatzea, eta bakarrik onartzea hautaketa-ikastaroan horietako baterako, eta, ondorioz, galtzea aukeratu ez zuten azpieskaletako hautaketa-prozesuetan lortutako eskubideak.

              Besteak beste, aurrekoaren ondorioz, 20 eguneko hiru epe gehigarri gehiago ireki ziren, hurrenez hurren, praktiketako funtzionario izendatzeko eskaera aurkezteko (Ebazpena, 2025eko ekainaren 9koa, uztailaren 18koa eta irailaren 22koa, hurrenez hurren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak, 2025eko ekainaren 13koa, abuztuaren 4koa eta irailaren 26koa).

              Hautatutako izangaien zerrenda osatu ondoren, bat etorriz aurreko apartatuetan adierazitakoarekin, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren hamaseigarren oinarriaren arabera (agindu horren bidez onartzen dira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuetako oinarri orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan), praktiketako funtzionario izendatu behar dira.

              Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Praktiketako funtzionario izendatzea agindu honen eranskinean zerrendatutako pertsonak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko aginduetan aipatutako prozeduretan.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena. Praktiketako funtzionario izendatzeak ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu 2025eko azaroaren 17tik praktikaldia amaitu arte.

Laugarrena. Eskubide ekonomikoei dagokienez, praktiketako funtzionario izendatutako pertsonek jasoko dituzte Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 28. artikuluan aurreikusitako ordainsariak, salbu eta erabakitzen bada praktikaldia eta administrazioko lanpostu bat aldi berean betetzea, betiere juridikoki bideragarria bada.

Bosgarrena. Aurrekoarekin bat etorriz, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 28. artikuluan aurreikusitako ordainsariak aukeratzen dituzten pertsonek dagokion eskabidea formulatu beharko dute, eta baztertu egin beharko dute zerbitzuak ematen dituzten administrazioaren beste edozein ordainsari, dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

Seigarrena. Agindu honen bidez egindako izendapenak egin ahal izateko, bete beharko dira hautatuak izan diren hautaketa-prozeduretako deialdian parte hartzeko ezarritako baldintzak.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 6a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Idazkaritza azpieskala, sarrerako kategoria.

Sistema: lehiaketa.

Sarbide orokorra (4. HE).

(Ikus .PDF)

Desgaituentzat gordetako sarbidea (4. HE).

(Ikus .PDF)

Kontu-hartzailetza Diruzaintza azpieskala, sarrerako kategoria.

Sistema: lehiaketa.

Sarbide orokorra (4. HE, 14. HE eta 3,1. HE).

(Ikus .PDF)

Desgaituentzat gordetako sarbidea (4. HE).

(Ikus .PDF)

Sistema: lehiaketa-oposizioa

Sarbide orokorra (4. HE).

(Ikus .PDF)

Idazkaritza-kontuhartzailetza azpieskala.

Sistema: lehiaketa.

Sarbide orokorra (4. HE).

(Ikus .PDF)

Desgaituentzat gordetako sarbidea (4. HE).

(Ikus .PDF)

Sistema: lehiaketa.

Sarbide orokorra (3. HE, ez nahitaezkoa).

(Ikus .PDF)

Sistema: lehiaketa-oposizioa.

Sarbide orokorra (4. HE).

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (7)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.