Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko apirilaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko (Gipuzkoa) Soraluze musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 1597
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/04/03
- Argitaratze-data: 2025/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Aztertu da Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko (Gipuzkoa) «Soraluze» musika-eskola pribatuaren titularra den «Asociación Soraluze Musika Eskola» entitateak egindako eskaera, eta espezialitateak gehitzeko baimena eskatu du.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten organismoek egin diote txostena.
Aztertu dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolen maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak. Beraz, hau
Lehenengoa. Baimena ematea Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko (Gipuzkoa) «Soraluze» musika-eskola pribatuari, 2025-2026 ikasturtetik aurrera, «Musika Hezkuntza Goiztiarra» eta «Musika eta Mugimendua» espezialitateak irakasteko 1. mailan, eta «Biola», «Biolontxeloa», «Kontrabaxua», «Tronpa» eta «Zeharkako flauta» irakasteko 2. eta 3. mailetan. Une horretatik aurrera, Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 012749 (EAE) eta 20008234 (unibertsala).
Izen generikoa: musika-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Soraluze».
Titularra: «Asociación Soraluze Musika Eskola».
Helbidea: Frontoi kalea, z.g.
Udalerria: Soraluze-Placencia de las Armas.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako ikasketak:
Mailak: 1, 2 eta 3.
Arloak eta espezialitateak:
Hari igurtziko instrumentuak: biolina, biola eta biolontxeloa.
Zurezko haize-instrumentuak: klarinetea, zeharkako flauta eta saxofoia.
Metalezko haize-instrumentuak: tronboia, tronpa eta tronpeta.
Teklatu-instrumentuak: pianoa eta akordeoia.
Perkusio-instrumentuak: perkusioa.
Hari pultsatuko instrumentuak: gitarra eta gitarra elektrikoa.
Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitia, panderoa eta dultzaina.
Kantuko espezialitatea: kantu korala.
mailako espezialitateak: Musika Hezkuntza Goiztiarra eta Musika eta Mugimendua.
Bigarrena. Hauek dagozkio ikastetxearen titularra den entitateari:
Ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari zein hizkuntza-eskakizunari buruz indarrean dagoen araudia eta aplikatu beharreko gainerako legeria betetzea.
Emandako baimena berrikusteko eskatzea, ikastetxeko edozein erregistro-datu aldatu behar denean.
Baldintzak betetzen ez badira, errebokatu egingo da emandako baimena.
Hirugarrena. Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen entitate titularrak izen generikoa erabili beharko du lehenengo, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.
Laugarrena. Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.