Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Ekonomia eta Ogasun Sailean goi-kargudun baten idazkariaren lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 2220
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/05/02
  • Argitaratze-data: 2024/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta bat etorriz Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egiteko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2024ko martxoaren 21eko Aginduak (2024ko apirilaren 21eko EHAA) laugarren oinarrian xedatutakoarekin

HAU XEDATZEN DUT:

Lehenengoa. Bete gabe uztea Ekonomia eta Ogasun Saileko Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkariaren lanpostu bat (520010 kodea eta 210. dotazioa) betetzeko deialdia.

Bigarrena. Agindu honek 2024ko maiatzaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hil igaro baino lehen.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 2a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.