Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko martxoaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 66
  • Hurrenkera-zk.: 1608
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/03/21
  • Argitaratze-data: 2024/04/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzako goi kargudunaren idazkari lanpostua hutsik dago (520010 kodea, 210 dotazioa), eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena emanda, eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa. Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena. Izengaiek Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta, bertan, euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasota:

  1. Titulu akademikoak.

  2. Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

  3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzen ezagutza eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merezimenduak.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburuaren aginduz ebatziko da, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agentziaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Agindu hau Euskal Herriko Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 21a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Deialdiko lanpostua:

Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010, 210 dotazioa).

Lekua: Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritza.

Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoa: C1 edo C2.

Destino-osagarriaren maila: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 2021-03-10.

Lanpostuan aritzeko eskakizunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

Administrari languntzaileen eskalakoa edo administrarien eskalakoa izatea.

Adierazitako kidegoetako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuak eskaintzen, suspentso egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.