Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko «Jesuitak Indautxu» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 2754
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/05/10
- Argitaratze-data: 2024/06/06
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Bilboko (Bizkaia) «Jesuitak Indautxu» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra den «Colegio Nuestra Señora de Begoña Provincia de España Compañia de Jesús» erakundeak ikastetxe horren titularitatea aldatzeko egin duen eskabidea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Baimena ematea Bilboko (Bizkaia) «Jesuitak Indautxu» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Orain arte, «Colegio Nuestra Señora de Begoña Provincia de España Compañía de Jesús» (IFK:R4800030A) erakundea izan da ikastetxe horren titularra, eta 2024ko irailaren 1etik aurrera, ordea, «Fundación Educativa Jesuitas Norte» (IFK:G56295736) erakundeak izango du titulartasuna. Horrenbestez, erakunde hori subrogatuta geratuko da aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan.
Bigarrena. Titulartasun-aldaketak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan eta ikastetxea Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Zentroaren kodeak: 014676 (EAE) eta 48002274 (unibertsala).
Izen generikoa: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Jesuitak Indautxu».
Titularra: «Fundación Educativa Jesuitas Norte».
Helbidea: Areiltza Doktorea, 32.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
Lehen Hezkuntza: 30 unitate, 750 ikaspostuko edukierakoa.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 20 unitate, 600 ikaspostuko edukierakoa.
Batxilergoa: 10 unitate Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateetarako, 350 ikaspostuko edukierakoa.
Hezkuntza berezia: 4 gela ireki eta gela egonkor 1.
Hirugarrena. Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Laugarrena. Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.