Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko azaroaren 29koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 249
- Hurrenkera-zk.: 5918
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/29
- Argitaratze-data: 2024/12/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
Lehenengoa. Imanol Goenaga Egibar jauna Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko ingurumen arloko aholkulariaren kargutik (5312 kodea, 1 dotazioa, zuzendari maila) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu uzteak 2024ko abenduaren 2an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 29a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.