Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko ekainaren 25ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Imanol Goenaga Egibar behin-behineko langile izendatzen baita Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 3464
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/06/25
  • Argitaratze-data: 2024/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarria den gainerako araudian emandako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

Lehenengoa. Imanol Goenaga Egibar Ingurumen arloko aholkulari izendatzea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailean (5312 kodea, 1. dotazioa, zuzendari-maila).

Bigarrena. Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostu bati dagozkionak eta atxikita dagoen eremuko zeregin espezifikoak izango dira.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edota 5.1 edota 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplikatzeko.

Laugarrena. Izendapen honek 2024ko ekainaren 25etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki azkenduko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe aurretik edozein unetan errebokatu ahal izatea.

Bosgarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi berari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 25a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.