Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko uztailaren 27koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Goi-kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 3945
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/07/27
  • Argitaratze-data: 2023/08/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan, eta sail honetako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren laugarren oinarrian (2023ko ekainaren 30eko EHAA, 124 zk.) xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (C1/C2 taldea, 18. maila, 520010/188 kodea) bete gabe uztea.

Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 27a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.