Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko ekainaren 20koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen den goi-kargudunaren Idazkari lanpostu bat (520010/188) izendapen askeko sistema bidez betetzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 3147
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/20
  • Argitaratze-data: 2023/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan ekainaren 26an hutsik geratuko da goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat (520010 kodea, 188 dotazioa). Beraz, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du.

OINARRIAK

Lehenengoa. Agindu honen eranskinean ezarritako baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena. Hautagaiek Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideetan, datu pertsonalak eta egungo destinoa adierazi beharko dituzte.

Hirugarrena. Hautagaiek «curriculum vitae» bat aurkeztu beharko dute idazkiarekin batera. Bertan honako hauek jasoko dira:

  1. Titulu akademikoak.

  2. Administrazio Publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

  3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiek egoki iritzitako beste merezimendu guztiak.

    Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iritzitako argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahal izango dute.

    Laugarrena. Deialdi hau Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.

    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

    BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Deitutako lanpostua:

Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 188 dotazioa).

Kokapena: Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

Destinoko herria: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoa: C1 edo C2.

Lanpostu-mailako osagarria: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun data: 2016-10-31

Lanpostua betetzeko baldintzak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan karrerako funtzionario izatea, zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian.

Administrazio-eskalako edo administrari laguntzaileen eskalako kide izatea.

Era berean, aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute, zerbitzu aktibora itzuliz, baldin eta nahitaezko eszedentzian badaude beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuan, bai eta etendura egoeran daudenek eta borondatezko eszedentzian daudenek ere, baldin eta egoera horietarako ezarritako gutxieneko iraupen-epea bete badute.