Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko uztailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa iraungitzear dagoela-eta, kidego horretako funtzionarioetatik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartuko diren funtzionarioen behin betiko zerrenda onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 3751
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/07/18
- Argitaratze-data: 2023/08/02
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez, deialdia egin zen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak (kidegoa desagertzear dagoenez) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko prozedura abiarazteko. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 3ko Aginduaren bidez, prozedura horren zortzigarren, bederatzigarren, hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren oinarriak aldatu ziren.
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko proposatutako langileen behin-behineko zerrenda eta prozeduratik kanpo utzitako langileen behin-behineko zerrenda argitaratu ziren.
Ebazpen horren aurka aurkeztutako erreklamazioak berrikusi dira. Beraz, bat etorri beharrez Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30ean emandako aginduarekin (desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzekoa, gerora 2023ko maiatzaren 3ko aginduak aldatua) eta, zehatzago, agindu horretako hamaikagarren oinarriarekin, honako hau
Lehenengoa. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzen diren Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko desagertzear dauden funtzionarioen behin betiko zerrenda onartzea. Honako eranskin hauetan sartutakoek osatzen dute zerrenda:
Bigarrena. Aurreko eranskinak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren webgunean (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/) eta https://hezigunea.euskadi.eus helbidean jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunean bertan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Indarrean jartzea.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko maiatzaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, batetik, Iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko eska dezaten 2026ko urtarrilaren 19ra bitarte irekitako prozedurarako deialdia egiten duena, eta, bestetik, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko prozedurarako deialdia egin baitzen.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko martxoaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, desagertzekoa den lanbide-heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko prozedurarako deialdia egiten duena.