Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, batetik, Iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko eska dezaten 2026ko urtarrilaren 19ra bitarte irekitako prozedurarako deialdia egiten duena, eta, bestetik, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko prozedurarako deialdia egin baitzen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2146
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/03
  • Argitaratze-data: 2023/05/09

Testu legala

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak 2/2006 Lege Organikoaren zazpigarren xedapen gehigarria aldatu zuen, eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa iraungi beharrekoa dela xedatu zuen.

Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 85. artikuluaren bidez, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa sortu zuen. Bosgarren xedapen gehigarrian, iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitateetatik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan zein integratuko diren zehaztu zen, bai eta iraungi beharrekoa den kidego horretako zein espezialitate sartuko diren aurrerantzean Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidego berriaren irakaskuntza-atribuzioan.

Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan bertan, beste idazkera bat eman zitzaion abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren hamaikagarren xedapen gehigarriari (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen du 3/2020 Lege Organikoak), eta xedatu zuen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratuko zirela iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak, baldin eta, 3/2020 Lege Organikoa indarrean jartzean edo xedapen gehigarri horren bigarren apartatuan ezarritako epean, unibertsitateko gradu-titulua, lizentzia, ingeniaritza- eta arkitektura-tituluak badauzkate edo irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baliokideren bat edo, bestela, beste baliokidetasunen bat badute, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateetan irakasle jarduteko.

Xedapen berean, Gobernuari ahalmena ematen zaio, hezkuntza-administrazioei kontsulta egin ondoren, integrazio horren prozedura eta baldintzak ezartzeko. Integrazioak ondorioak izango ditu, betiere 3/2020 Lege Organikoa indarrean jartzen denetik, baldintzak betetzen dituzten eta xedatzen den hasierako epearen barruan eskaera egiten duten langileentzat. Hasierako epe horren ondoren eskatzen duten langileen kasuan, berriz, eskaera egiten duten egunetik aurrera izango ditu ondorioak, betiere data horretan integratzeko moduan badaude. Eskubide hori 3/2020 Legea indarrean jarri eta bosgarren urtera arte baino ezingo da baliatu.

Urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretuak iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzea arautzen du eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleei buruzko zenbait errege-dekretu aldatzen ditu. Errege-dekretu horrek osatzen du oinarrizko arau-esparru orokor bat, hain zuzen ere, iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko prozedura arautzeko, zeina hezkuntza-administrazio eskudunek garatu behar baitute.

Errege-dekretu horren 3. artikuluan integratzeko betekizunak eta baldintzak ezartzen dira; 4. artikuluan, deialdiaren gutxieneko edukia, eta 7. artikuluan, integrazioaren ebazpenaren ondorioak. Era berean, errege-dekretu horrek aldatu egiten ditu, besteak beste, irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta horiek eskuratzeko erregelamenduaren xedapen gehigarri bakarraren 1. eta 2. apartatuak eta V. eranskina (erregelamendu hori Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen da eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onesten), eta baliokidetzat jotzen ditu, irakaskuntzaren ondorioetarako, unibertsitate-diplomaren, arkitektura teknikoaren edo ingeniaritza teknikoaren titulazioak, erregelamenduaren V. eranskinean zehazten diren Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateetan sartzeko.

Urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen du ezen, iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzak (lege organiko horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen da) 800/2022 Errege Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen den deialdian ezarritako epea amaitu ondoren betetzen badituzte edo epe horretan integratzeko eskaera egin ez badute, dagokion hezkuntza-administrazioari eskatu ahal izango diotela 2026ko urtarrilaren 19ra arte. Horrenbestez, 2026ko urtarrilaren 19ra arte irekitako integrazio-prozedura onesten da agindu honen bidez.

Hezkuntzako sailburuaren martxoaren 30eko Aginduaren bidez, iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko prozedurarako deialdia egin zen. Agindu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailean destinoa duten funtzionarioek osatutako batzorde bati esleitu zitzaion prozeduraren instrukzioa. Hala ere, integrazioa onartzeko ezinbestekoak diren baldintzak ezin direnez irizpen diskrezionalaren arabera egiaztatu, ez dago kide anitzeko organo bati egiaztapen hori esleitu beharrik. Beraz, agindu honen bidez, aldatu egiten dira instrukzio-organoa eta hark esku hartuko duen geroko izapidea, eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari esleitzen zaio instrukzioa, Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuak zuzendaritza horri esleitzen baitio langileen arloko eskumena.

Horrenbestez, aipatutako araudian xedatutakoarekin bat etorriz, eta aipatutako errege-dekretuaren bidez irekitako integrazio-prozedura garatzeko agindua bete dadin, honako hau

  1. Iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko eskaera egin dezaten 2026ko urtarrilaren 19ra bitarte irekitako prozedura eta prozedura horren oinarriak onartzea, zeinak agindu honen I. kapituluan xedatu baitira.

  2. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Aginduaren zortzigarren, bederatzigarren, hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren oinarriak aldatzea. Agindu horren bidez, iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko prozedurarako deialdia egiten da. Organo instrukzio-egileari eta esku hartzen duen prozeduraren faseei buruzkoak dira orain aldatzen diren oinarri horiek, eta agindu honen II. kapituluan adierazten den moduan idatzita geratzen dira.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

    Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Betearazpena.

    Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari ematen zaio ahalmena agindu hau behar bezala garatzeko ezinbestekoak diren neurri guztiak hartzeko eta betearazteko.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Indarrean jartzea.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 3a.

    Hezkuntzako sailburua,

    JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Lehenengo oinarria. Xedea

Iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko prozedurarako deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Aginduaren laugarren oinarrian ezarritako baldintzak 2023ko maiatzaren 15aren ondoren betetzen dituzten iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek edo integratzeko egun hori baino lehen eskatu ez dutenek geroago ere eska dezakete, 2026ko urtarrilaren 19ra bitarte irekitako prozedura arautzen duen kapitulu honetan ezarritakoaren arabera.

Bigarren oinarria. Prozedura izapidetzea.

Iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko prozedurarako deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Aginduan ezarritako oinarriak, bai eta agindu honen II. kapituluan ezarritako aldaketak ere, irekitako prozedura honi aplikatzekoak dira, berezitasun hauekin:

  1. Integratzeko eskaera egiten den unean bete behar dira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Aginduaren laugarren oinarrian jasotako betekizun eta baldintzak; agindu horren bidez, iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko prozedurarako deialdia egiten da.

  2. Eskabideak aurkezteko epea. 2023ko maiatzaren 16tik 2026ko urtarrilaren 19ra bitarte dago zabalik eskabideak aurkezteko epea (bi egun horiek barne).

  3. Betekizunak eta baldintzak egiaztatu ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariak, maiatzean eta azaroan, ebazpen bat emango du, zeinaren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko proposatzen diren pertsonen behin-behineko zerrenda onetsiko baita, bai eta eskatutako betekizun edo baldintzaren bat ez betetzeagatik baztertu direnen zerrenda ere, baztertzeko arrazoiak adierazita.

    Ebazpen hori Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratuta jakinaraziko da: https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/

    Interesdunek erreklamazioak egin ditzakete integratzeko proposatu direnen eta integraziotik kanpo geratu direnen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpenaren kontra; horretarako, https://hezigunea.euskadi.eus helbide elektronikoan «Alegazioak» izeneko izapidea aktibatuko da. Erreklamazioak egiteko hamar egun (10) baliodun izango dituzte interesdunek, ebazpena Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/

    Epe hori igaro eta baztertzeko arrazoia zuzendu ez bada edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztu ez bada, interesdunak eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritako moduan eta baldintzetan.

    Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratuko diren pertsonen behin betiko zerrenda onesten duen aginduan argitaratzen denaren arabera inplizituki ulertuko da aurkeztutako alegazio horiek baietsi edo ezetsi diren.

    Behin-behineko ebazpenaren aurkako erreklamazioak aztertu ondoren, Hezkuntzako sailburuak, agindu bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartuko diren pertsonen behin betiko zerrenda ebatzi eta onartuko du, baita integrazio horretatik kanpo geratu diren pertsonen behin betiko zerrenda ere, baztertzeko arrazoiak adierazita.

    Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta jakinaraziko da, eta berorren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  4. Behin betiko ebazpena eman eta argitaratzeko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera egin eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori igaro eta aurreko apartatuan aipatutako berariazko agindua argitaratu ez bada, eskabideak ezetsitzat joko dira administrazio-isiltasunez.

  5. Ebazpenaren ondorioak. Integrazioa onesten duten ebazpenek interesdunek eskaera egiten duten egunetik izango dituzte ondorioak.

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Aginduaren zortzigarren, bederatzigarren, hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren oinarriak aldatzea. Agindu horren bidez, iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko prozedurarako deialdia egiten da.

Honela geratzen dira idatzita iraungi beharrekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko prozedurarako deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Aginduaren zortzigarren, bederatzigarren, hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren oinarriak:

Zortzigarren oinarria. Instrukzio-organoa.

Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdiaren instrukzioa egitea, bat etorriz Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuak langileen arloan esleitzen dion eskumenarekin.

Bederatzigarren oinarria. (ezabatuta).

Hamargarren oinarria. Integratzeko proposatutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, eta erreklamazioak.

Betekizunak eta baldintzak egiaztatu ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpen bat emango du, zeinaren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko proposatzen diren pertsonen behin-behineko zerrenda onetsiko baita, bai eta eskatutako betekizun edo baldintzaren bat ez betetzeagatik baztertu direnen zerrenda ere, baztertzeko arrazoiak adierazita.

Ebazpen hori Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratuta jakinaraziko da: https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/

Interesdunek erreklamazioak egin ditzakete integratzeko proposatu direnen eta integraziotik kanpo geratu direnen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpenaren kontra; horretarako, https://hezigunea.euskadi.eus helbide elektronikoan «Alegazioak» izeneko izapidea aktibatuko da. Erreklamazioak egiteko hamar egun (10) baliodun izango dituzte interesdunek, ebazpena Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/

Epe hori igaro eta baztertzeko arrazoia zuzendu ez bada edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztu ez bada, interesdunak eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritako moduan eta baldintzetan.

Aurkeztutako alegazioak baietsi edo ezetsi diren inplizituki ulertuko da hurrengo oinarrian aipatzen den prozeduraren behin betiko ebazpenean xedatutakoaren arabera.

Hamaikagarren oinarria. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratzeko proposatzen diren pertsonen eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda.

Behin-behineko ebazpenaren aurkako erreklamazioak aztertu ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratuko direnen eta integrazio horretatik kanpo geratu direnen baztertzeko arrazoiak adierazita behin betiko zerrenda onetsiko duen agindua emango du Hezkuntzako sailburuak.

Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta jakinaraziko da, eta berorren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hamabigarren oinarria. (ezabatuta).

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (6)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.