Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko otsailaren 6koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XL. edizioaren deialdia egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 773
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/06
  • Argitaratze-data: 2023/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak emandako definizioaren arabera, eskola-kirola da eskola-umeek nahitaezko eskolatze-aldian irakas-orduetatik kanpo egiten duten kirol-jarduera antolatua.

Legearen II. tituluak xedatzen duenez, Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eskumena da eskola-kirolaren oinarriak eta printzipio orokorrak finkatzea, bai eta kirol-diziplinako araubidea eta lehiaketak finkatzea ere. Legearen 45. artikuluak dioenez, bestalde, autonomia mailako eskola-lehiaketak bideratzea, kalifikatzea eta baimentzea Eusko Jaurlaritzaren zeregina da.

Testuinguru horretan, beharrezkoa da agindu baten bidez Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XL. edizioa arautu eta iragartzea.

Ondorioz, hau

Kirol-modalitateren batean Eusko Jaurlaritzak aurrez baimenik eman badu 2022-2023ko ikasturtean zehar eskola-lizentzia duen autonomia mailako lehiaketaren bat egiteko, lehiaketa hori ez da Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan sartuko.

  1. Hiru foru-aldundietako batek emandako eskola-lizentzia izatea.

  2. Ordezkatzen duten ikastetxean edo klubean inskribatuta egotea. Selekzioak onartzen dituzten kirol-modalitateetan, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak onartutako araudi teknikoan ezartzen diren irizpide espezifikoak erabiliko dira selekzio horiek osatzeko.

  3. Kirolariek ikasturtean zehar foru-aldundien eskola-kiroleko programetan izandako baldintza beretan parte hartuko dute, eta Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek erabakitako parte hartzeko irizpideak errespetatu beharko dituzte.

  4. Kirol-joko hauetan parte hartzen duten kirolariek gutxienez 11 urte izan behar dituzte, eta gehienez 14 urte, Jokoak egiten diren urtean.

    Oro har, parte hartzeko kategoria haur-kategoria izango da (2009an eta 2010ean jaiotako eskola-umeak).

    1. Salbuespenez, beste adin batzuetako kirolarien parte-hartzea ere onartuko da, betiere gorabehera hori dagokion modalitatearen araudi teknikoan jasotzen bada (kimu-kategoria, 2011. eta 2012. urteetan jaiotako kirolariak).

    2. Edozein eskola-ume kirolarik aukera izango du kirol-modalitate batean baino gehiagotan batera parte hartzeko. Aldi berean bi lehiaketatan parte hartzea suertatzen bazaio, bataren edo bestearen artean aukeratu beharko du.

  1. Neguko modalitate bakarra, krosa, 2023ko otsailaren 26an izango da. Judo modalitatea apirilaren 1ean izango da. Eskubaloi txapelketa maiatzaren 6 eta 7ko asteburuan izango da, eta saskibaloiko haur mailako errendimendu ibilbideko lehen hiru jardunaldiak maiatzaren 13an, 20an eta 21ean izango dira. Gainerako kirol-modalitateak 2023ko maiatzaren 27 eta 28ko eta ekainaren 3 eta 4ko asteburuetan izango dira.

    Edonola ere, data horiek behin-behinekoak dira, behin betiko kirol-egitarauak onartu arte. Kirol-modalitate bakoitzaren behin betiko programa gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko die Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak foru-aldundiei eta inplikatutako euskal kirol-federazioei.

Kirolariek beren burua identifikatzeko agiria aurkeztu beharko dute, eta foru-aldundiek Eusko Jaurlaritzari bidalitako parte-hartzaileen zerrendan agertu.

Hona laguntza teknikotzat zer ulertzen den: jardueraren inguruko alderdi tekniko guztiak zuzendu, koordinatu eta haiei jarraipena egiteko behar diren egiteko guztiak betetzea.

Halaber, lehiaketen aktak egingo dituzte. Akta horiek jardueraren bukaeran sinatu beharko dituzte lehiatu diren taldeetako teknikariek, ordezkariek eta kapitainek.

  1. Parte-hartzaileen gaineko diziplina-ahalmena erabiltzea. Lehiaketan epaileek izandako jokamoldeari buruzko erreklamazioak ebatziko ditu.

  2. Diziplinakoak ez diren erreklamazio guztiak ebatziko ditu.

    1. Behin kirol-jardunaldia bukatu eta gero, epaile bakarrak bidezko ebazpena emango du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari men eginez eta pertsona interesdun guztiei entzuteko aukera bermatuz.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 6a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik