Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Bienaventurada Virgen María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2378
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/04
  • Argitaratze-data: 2023/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Leioako (Bizkaia) «Bienaventurada Virgen María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titularra den Instituto de la Bienaventurada Virgen María ikastetxe horren titulartasuna aldatzeko baimena eskatu du. Aztertu dugu eskabide hori.

Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Leioako (Bizkaia) «Bienaventurada Virgen María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena ematea. Orain arte, Instituto de la Bienaventurada Virgen María erakundeak izan du ikastetxe hori. 2023-2024 ikasturtetik aurrera «Fundación Educativa Mary Ward» erakundeak izango du titulartasuna, eta aitortu zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan subrogatuta geratuko da.

Bigarrena. Titulartasun-aldaketa Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, eta ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan.

Hirugarrena. Ikastetxea erregistroko datu hauekin inskribatuko da:

Kode zenbakiak: 014767 (EAE) eta 48008999 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «Bienaventurada Virgen María».

Titularra: «Fundación Educativa Mary Ward».

Helbidea: Santsoena auzoa, 1.

Udalerria: Leioa.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa:

4 unitate, 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostuko edukierakoa.

Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostuko edukierakoa.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 14 unitate, 420 ikaspostu edukierakoa.

Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. 6 unitate, 210 ikaspostu edukierakoa.

Hezkuntza Berezia:

Gela ireki bat.

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa:

«Administrazio-Kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Laugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2023-2024 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bosgarrena. Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Seigarrena. Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik