Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko irailaren 6koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2023rako deialdia; dekretu horren bidez, sindikatuei eta enpresa-erakundeei dirulaguntzak ematea arautzen da, beren jarduera-eremuei dagozkien gaietan elkartutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 181
  • Hurrenkera-zk.: 4362
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/09/06
  • Argitaratze-data: 2023/09/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuak (2021eko azaroaren 18ko 230. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua) enpresa- eta sindikatu-erakundeei dirulaguntzak ematea arautzen du, beren jarduera-eremuei dagozkien gaietan elkartutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatu ditzaten. Dekretu horren xedea da laguntza-neurriak berrestea eta finkatzea, sindikatu-erakundeen berezko helburuen barruan prestakuntza-ekintzak egiteko. Laguntza-neurri horiek 1996an hasi zituen Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak; urriaren 29ko 244/1996 Dekretuan arautu ziren hasiera batean, eta, ondoren, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan.

Egungo dekretuak finantzaketa publikoko sistema bat ezartzen du, enpresarien elkarteen eta erakunde sindikalen barne-prestakuntzarako programak indartzera, integratzera eta haien koherentzia sustatzera zuzenduta, baliabide egoki bihurtu daitezen haien koadro eta langileen kualifikazioa lortzeko, eta horrela egoera soziolaborala hobetzeko ekarpena egin dezaten.

Dirulaguntzen arau horrek indarraldi mugagabea badu ere, ezartzen du lan-arloan eskumena duen saileko titularraren agindu bidez urtero egingo dela dekretu horretan aurreikusitako laguntzen deialdia.

Deialdian adierazi beharko dira eskabideak aurkezteko epea eta haiek finantzatzeko erabiliko den gehieneko zenbateko osoa, erakunde onuradunen bi kategorien artean banatuta.

Era berean, adierazten du ekitaldi bakoitzeko urteko deialdiaren aginduak hurrengo alderdiak zehaztuko ditu:

baliabide ekonomikoen banaketa ehunekotan, bi erakunde-kategorien artean,

balorazio-irizpide bakoitzaren baremoak,

eta gehieneko modulu ekonomikoak.

Gainera, laguntza horiek izapidetzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko zehaztapenak jasoko dira. Zehaztapen horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri.

Lan eta Enplegu Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuak, 10.1.y) artikuluan Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari esleitzen dio gizarte-eragileen giza baliabideen kualifikazioa sustatzeko eginkizuna, horiek gizartearen garapen ekonomikoari eta ongizateari laguntzeko prestakuntza-planen bitartez.

Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 6. artikuluak xedatzen du laguntza-programa honetara bideratutako urteko aurrekontua Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ekitaldi bakoitzerako aurreikusitakoa izango dela.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak 49.5 artikuluan ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu ziren dirulaguntzetarako.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2023 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legean, «232/2001 Dekretua, 2023-2024 Enpresa-elkarteen eta erakunde sindikalen prestakuntza-planak» izeneko 23/0461 kontu-saila kontsignatu da, honako programa honetan: 3112 Lana, 11 zerbitzua, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza, 452 azpikontzeptua, Irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuei transferentziak eta dirulaguntzak. Dirulaguntzaren zenbatekoa, guztira: 781.711 euro.

Xedapen honen bidez deitutako dirulaguntza-lerroa Lan eta Enplegu Sailaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2023ko martxoaren 2ko Aginduan dago xedatuta, Dirulaguntzen Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra) 8.1 artikuluan ezartzen duen moduan, eta manu horretan aipatutako edukiarekin.

Hori guztia dela-eta, eta azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 6.1 artikuluan jasotako gaikuntza baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea da azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2023rako deialdia egitea. Dekretu horren bidez arautzen dira enpresa- eta sindikatu-erakundeentzako dirulaguntzak, beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da.

Hirugarrena. Baliabide ekonomikoak.

Deialdi honen xede den finantzaketara bideratutako baliabide ekonomikoak, 2023rako, 781.711,00 euro dira guztira, honela banakatuta:

198,00 euro 2023rako aurrekontu arruntaren kargura.

513,00 euro 2024. urterako konpromiso-aurrekontuaren kargura.

Gehieneko zenbateko hori erakunde onuradunen bi kategorien artean banatuko da, honako banaketa-formula honen arabera:

  1. Enpresa-erakundeei gehieneko kopuru osoaren % 40 emango zaie, hau da, 312.684,40 euro.

  2. Erakunde sindikalei gainerako % 60a emango zaie, hau da, 469.026,60 euro.

    Laugarrena. Prestakuntza-ekintzak hasteko eta amaitzeko epea.

    Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 4.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, dekretu honen arabera diruz lagunduko diren prestakuntza-planetan aurreikusitako prestakuntza-ekintza guztiak 2023. urtean hasi beharko dira, eta 2024ko martxoaren 30a baino lehen amaituta egon beharko dute.

    Bostgarrena. Prestakuntza-planak baloratzeko irizpideen baremoak.

    Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, balorazio-irizpideen baremoak honako hauek izango dira:

    1. Dekretuaren helburuetara egokitzea: Prestakuntza-ekintza guztiak, diruz lagundu daitekeen taldea edozein dela ere, azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 2. artikuluanezarritako helburuetara egokitzen ote diren baloratuko da. Horretarako, dekretura egokitutako ekintza gehien aurkezten duen erakundeari gehienezko puntuazioa emango zaio, 50 puntu. Gainerako erakundeei dekretura egokitutako ekintza-kopuruaren araberako puntuazio proportzionala emango zaie, gehieneko puntuazioari dagokionez.

    2. Prestakuntza garatzeko gaitasuna (25 puntu, gehienez): balorazio-irizpide horretarako baremoak, honako hauek izango dira:

      I. talderako, erakunde eskatzaileak prestakuntza garatzeko duen gaitasuna honako irizpide eta baremo hauen arabera baloratuko da:

      Prestakuntza-ekintzen lurralde-irismena, gehienez ere 5 puntu, prestakuntza-ekintzak hiru lurralde historikoetan antolatzen diren, horietako bitan edo batean bakarrik.

      o Hiru lurralde historiko: 5 puntu.

      o Bi lurralde historiko: 3 puntu.

      o Lurralde historiko bat: puntu 1.

      Prestakuntza-planean sartutako I. taldeko jardueren hartzaile diren pertsonen kopurua, gehienez 10 puntu, tarte hauen arabera:

      o 801 pertsona baino gehiago: 10 puntu.

      o 800-501 pertsona: 5 puntu.

      o 500-301 artean: 3 puntu.

      o 300-101 artean: 2 puntu.

      o 101 baino gutxiago: puntu 1.

      Prestakuntza-ekintza bakoitzeko ordu-kopurua, gehienez 10 puntu.

      o Prestakuntza-ekintza guztien % 51k 6 ordu baino gehiago baditu: 10 puntu.

      o Prestakuntza-ekintza guztien % 51k 6 ordu baino gehiago ez baditu: 5 puntu.

      II. talderako, erakunde eskatzaileak prestakuntza garatzeko duen gaitasuna honako irizpide eta baremo hauen arabera baloratuko da:

      Prestakuntza-ekintzen lurralde-irismena, gehienez ere 2 puntu, prestakuntza-ekintzak hiru lurralde historikoetan antolatzen diren, horietako bitan edo batean bakarrik.

      o Hiru lurralde historiko: 2 puntu.

      o Bi lurralde historiko: puntu 1.

      o Lurralde historiko bat: 0,5 puntu.

      Prestakuntza-planean sartutako II. taldeko jardueren hartzaile diren pertsonen kopurua, gehienez 10 puntu, tarte hauen arabera:

      o 1.001 pertsona baino gehiago: 10 puntu.

      o 1000-901 pertsona: 9 puntu.

      o 900-801 artean: 8 puntu.

      o 800-701 artean: 7 puntu.

      o 700-601 artean: 6 puntu.

      o 600-501 artean: 5 puntu.

      o 500-401 artean: 4 puntu.

      o 400-301 artean: 3 puntu.

      o 300-201 artean: 2 puntu.

      o 201 baino gutxiago: puntu 1.

      Prestakuntza-ekintza bakoitzeko ordu-kopurua, gehienez 13 puntu.

      o Prestakuntza-ekintza guztien % 75ek 15 ordu baino gehiago baditu: 13 puntu.

      o Prestakuntza-ekintza guztien % 50ek 15 ordu baino gehiago baditu: 10 puntu.

      o Prestakuntza-ekintza guztien % 25ek 15 ordu baino gehiago baditu: 5 puntu.

    3. Esperientzia (25 puntu, gehienez): balorazio-irizpide horretarako baremoak, honako hauek izango dira:

      I., II. eta IV. taldeetarako, erakundeek deialdiaren esparruan prestakuntza-ekintzak emateko orduan duten esperientzia egiaztatua honako irizpide eta baremo hauen arabera baloratuko da:

      Aurreko ekitaldian onartutako prestakuntza-planaren betearazpen-maila: 20 puntu gehienez. Tarte hauen arabera banatuko dira:

      o Betearazpen-maila % 100ekoa bada: 20 puntu.

      o % 90 eta % 100 artekoa bada: 15 puntu.

      o % 75 eta % 90 artekoa bada: 10 puntu.

      o % 50 eta % 75 artekoa bada: 5 puntu.

      o % 50etik beherakoa bada: 0 puntu.

      Aurreko ekitaldian onartutako prestakuntza-planeko parte-hartzaileen amaitze-tasak, 5 puntu gehienez.

      o Tasa % 75 eta % 100 artekoa bada: 5 puntu.

      o Tasa % 50 eta % 75 artekoa bada: 2,5 puntu.

      o % 50etik beherakoa bada: 0 puntu.

      III. talderako, erakundeen esperientzia egiaztatua aurreko ekitaldiko planaren betearazpen-mailaren arabera soilik baloratuko da; 25 puntu gehienez.

      o Betearazpen-maila % 100ekoa bada: 25 puntu.

      o % 90 eta % 100 artekoa bada: 19 puntu.

      o % 75 eta % 90 artekoa bada: 13 puntu.

      o % 50 eta % 75 artekoa bada: 6 puntu.

      o % 50etik beherakoa bada: 0 puntu.

      Seigarrena. Gehieneko modulu ekonomikoak.

      Prestakuntza finantzatzeko dirulaguntzak zehazteko eta justifikatzeko aplika daitezkeen gehieneko modulu ekonomikoak honako hauek izango dira, irakasteko modalitatearen eta diruz lagun daitekeen taldearen arabera:

      (Ikus .PDF)

      1. taldean sartzen diren ekitaldi masiboen kasuan, baldin eta ekitaldi horiek lanaldi osokoak badira eta gehienez 2 jardunaldi irauten badute, gehienez ere 2.400 euroko modulua ezartzen da eguneko.

        Jardunaldi osotzat hartuko da jardunaldi berean gutxienez 8 orduko iraupena duena, eta gehieneko modulua proportzionalki murriztuko da benetako iraupeneko ordu-kopurura.

        Zazpigarrena. Laguntzen izapidetze telematikoa.

        1. Laguntzak emateko deialdi honetako eskabide, errekerimendu, jakinarazpen, zuzenketa, justifikazio eta gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoz egingo dira.

        2. Eskabidea eskuratu eta betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora jo beharko da; zehazki, helbide honetara: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1065406

        3. Agindu honetako espedienterako irispidea, eta errekerimendu, jakinarazpen, zuzenketa, justifikazio eta eskabidearen osteko gainerako kudeaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren «Nire Karpeta» atalaren bitartez egingo dira (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

        4. Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

        5. Eskabideak elektronikoki izapidetu ahalko dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

          Zortzigarrena. Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.

        1. Eskabide-orria (I. eranskina), erantzukizunpeko adierazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dagoen inprimakian beteko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1065406

        2. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, honako inguruabar hauek egiaztatuko dira:

        1. Zein egoeratan dagoen (eskatuta, emanda edo izapidetzen) administrazio publiko honi edo beste batzuei edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuei prestakuntza-plan bererako edo haren edozein alderditarako eskatutako beste edozein laguntza edo dirulaguntza.

        2. Zein egoeratan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako itzulketa- edo zehapen-prozedurak, artean izapidetzen ari direnak.

        3. Ez dagoela Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako ezein inguruabarretan.

        4. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea, azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 3.4 artikuluan ezarritakoaren arabera eta 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.

        5. Dirulaguntzak lortzeko aukera galtzearekin ebazpen irmo baten bidez zigortuta ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera.

        6. Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea ezta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko gaitasunik gabe ez egotea legezko debeku baten ondorioz sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

        7. Konpromisoa hartzen duela uztailaren 19ko 232/2021 Dekretuan eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritako betekizun eta baldintza guztiak betetzeko.

        8. Konpromisoa hartzen duela abenduaren 17ko 698/191 Dekretuaren 2.3 artikuluan ezarritako moduren batean berme erreala eratzeko.

        9. Horretara behartuta dagoenean, erakunde eskatzaileak indarrean duela berdintasun-plan bat, Estatuko araudiaren arabera.

        10. 50 langiletik gorako enpresen kasuan, erakunde eskatzaileak neurriak ezarri dituela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.

        1. Eskabidearekin batera, jarraian agertzen diren dokumentuak aurkeztuko dira:

          Prestakuntza-plana deskribatzen duen inprimaki normalizatua, Dekretuaren 8.1.b) artikuluan eskatutako baldintzetan.

          Gastu-aurrekontua, agindu honen II. eranskinean argitaratutako formatuarekin.

          Eredu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1065406

        2. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeko, administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira, hurrenez hurren, zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandakoak. Espedientea kudeatzen duen organoak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, dokumentu horiek zuzenean bilduko ditu. Hala ere, erakunde eskatzaileak aurka egin ahal izango du; kasu horretan, ziurtagiri horiek aurkeztu beharko ditu.

        3. Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta egon behar du.

          Erakundea erregistratuta ez badago, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, elektronikoki izapidetu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://euskadi.eus/hirugarrenak).

          Bederatzigarrena. Datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa.

          Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta honako izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Prestakuntza-planetarako dirulaguntzak.

          Arduraduna: Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza, Lan eta Enplegu Saila.

          Helburua: Enpresa-elkarteentzako eta erakunde sindikalentzako dirulaguntzak izapidetzea eta kudeatzea, prestakuntza-planak gara ditzaten giza baliabideen kualifikazioa hobetzeko beren jarduera-esparruetako gaietan.

          Legitimazioa:

          Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean burututako eginkizun bat betetzeko.

          19/1977 Legea, apirilaren 1ekoa, Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea Arautzeari buruzkoa.

          11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Sindikatu Askatasunari buruzkoa.

          Hartzaileak:

          Ez dago aurreikusita daturik jakinaraztea.

          Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk baliatzeko ere.

          Informazio gehigarria: Gure webgune honetan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/122900-capa2-eu.shtml

          Araudia:

          Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

          3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

          Hamargarrena. Dirulaguntzen kudeaketa eta ebazpena.

          Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 10.1 eta 14.1 artikuluei dagokienez, Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza da eskabideak kudeatu eta izapidetzeaz arduratzen den organoa, eta Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak du ebazteko eskumena.

          Hamaikagarrena. Dirulaguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.

          Dirulaguntzak ondoren zehazten den moduan ordainduko dira:

          1. Lehenengo zatia, hau da, guztirako dirulaguntzaren % 70, dirulaguntza ematea erabakitzen denean.

          2. Bigarren zatia, gainerako % 30a, diruz lagundutako prestakuntza-plana amaitu ondoren ordainduko da, hura amaitu eta bi hilabeteko epean azken memoria bat aurkeztu ondoren. Memoria horretan, azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 15.1 artikuluan aipatutako dokumentazioa jasoko da.

            AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Araudi aplikagarria.

            Agindu honetan adierazitako dirulaguntzetarako, honako hauetan ezarritakoa aplikatuko da:

            Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).

            Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.

            Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko arauak (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatutako lege orokorra).

            AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

            Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

            AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Ondorioak.

            Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik izango ditu ondorioak.

            Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 6a.

            Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

            IDOIA MENDIA CUEVA.

            (Ikus .PDF)

            (Ikus .PDF)