Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 29koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Irukurutzeta Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 169
  • Hurrenkera-zk.: 3844
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/29
  • Argitaratze-data: 2022/09/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2021eko uztailaren 28an eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Irukurutzeta Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Horrekin batera administrazio espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

Fundazioaren estatutuen 3. artikuluak fundazioaren xedeak jasotzen ditu:

Hau da Irukurutzeta Fundazioaren xedea: Karakateko, Kortazarreko, Irukurutzetako eta Agarreburuko natura- eta historia-intereseko gunea berreskuratzea, mantentzea eta gizarteratzea.

Xede hori betetzeko, fundazioak honako berehalako jarduera zehatz eta garrantzitsu hauek egingo ditu:

Karakate eta Irukurutzeta arteko naturagunean dagoen mendia eskuratzea, berreskuratzea eta mantentzea, zuhaitzak dituen larre bihurtuz.

Bertako zuhaitzak berreskuratzea eta mantentzea: pagoa, haritza, lizarra, artea, etab.

Bertako fauna (Pottoka eta Euskal Herriko mendiko zaldia) eskuratu, berreskuratu eta mantentzea, abeltzaintza estentsiborako berreskuratutako naturagunea aprobetxatuz.

Karakate, Kortazar, Irukurutzeta eta Agarreburu arteko naturaguneko flora, fauna eta interes historikoa gizarteratzea eta sustatzea.

Fundazioaren hasierako zuzkidura jabari osoan emandako bi landa-finkek eta hamabi zaldik osatzen dute. Ondasunok 98.935 eurotan baloratu dira, eskriturari erantsitako aditu independenteek egindako bi tasazioen arabera.

Jarduerak garatzeko lurralde-eremu nagusia Karakate eta Irukurutzeta naturagunea izango da, hau da, Elgoibar, Soraluze-Placencia de las Armas eta Bergara udalerriak hartzen dituena, Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Estatutuen 10. artikuluak ezartzen du patronatuak gutxienez 3 kide izango dituela eta gehienez 5.

Fundazioaren hasierako patronatua honako kargu eta kideek osatzen dute (horien izendapena eta onarpena eratzeko eskrituran jasota dago):

Presidentea: Julián Ecenarro Uribarri jauna.

Idazkari kidea: José Martín Ecenarro Uribarri jauna.

Kidea: María Concepción Ecenarro Uribarri andrea.

Lehen patronatua epe mugagaberako izendatu da. Kide berrien izendapena fundazioaren estatutuetako 11. artikuluan arautu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2022ko ekainaren 3an bildu zen, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari buruzko inskripzio-eskaera baloratzeko eta, aho batez aldeko txostena eman zuen, bilkuraren aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2022ko uztailaren 4an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eraketa espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 29a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik