Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 29koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Zaragüeta Zulaica Fundazioa izenekoaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 169
  • Hurrenkera-zk.: 3843
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/29
  • Argitaratze-data: 2022/09/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2022ko martxoaren 14an eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Fundación Zaragüeta Zulaica Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Horrekin batera administrazio espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

2022ko apirilaren 22ko idazki bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak eskaeran antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion eraketa bidean dagoen fundazioari. Interesdunak 2022ko maiatzaren 4an erantzun zion errekerimenduari.

Estatutuen 3. artikuluak, fundazioaren xedeak jasotzen ditu:

(i) Gizarte-, laguntza-, irakaskuntza- eta/edo kultura-jarduerak sustatzea eta garatzea, bai eta enpresa-ekintzailetza sustatzea ere, batez ere dibertsitate funtzionala duten eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduta (arrazoi fisikoak, sozialak, ekonomikoak edo kulturalak direla medio), talde horien garapen pertsonala, prestakuntza, enplegagarritasuna eta gizarteratzea sustatuz.

(ii) Lehen sektorea sustatzea (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza), landa-ingurunea babestuz.

(iii) Ingurumenaren eta ondarearen defentsa.

(iv) Gizarte-berrikuntza sustatzea eta babestea.

(v) Fotografia- eta zinematografia-materiala, dokumentu historikoak eta interes orokorreko beste batzuk kontserbatzea, artxibatzea eta gizarteratzea.

Fundazioaren hasierako zuzkidura «Serres Anaien eta Laffitteren Artxiboan» datza. Honako arloen gaineko dokumentuek osatzen dute artxiboa: administrazio orokorra, ekonomia- eta finantza-administrazioa, enpresa-jarduerak, kontratazioa eta eskaeren kudeaketa, ondare-baliabideen kudeaketa eta hirugarrenen dokumentazioa. Eskuizkribu horiek XVIII. mendearen amaieratik XIX. mendearen erdialdera bitartean egin ziren. Eratzeko eskriturari erantsitako balorazio-txostenean jasotakoren arabera, «garai hartako hartu-eman ekonomikoak ezagutzeko erreferentzia gisa balio duen artxiboa da; bereziki, Gipuzkoako eta, batik bat, Donostiako gizarte- eta ekonomia-sarea ezagutzeko erreferentzia dugu». Zuzkidura 38.000 eurotan baloratzen da.

Jarduerak garatzeko lurralde-eremu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoa izango da.

Estatutuen 8.1 artikuluak ezartzen du patronatuak gutxienez 3 kide izango dituela eta gehienez 5.

Fundazioaren hasierako patronatua honako kargu eta kideek osatzen dute:

Presidentea: María Blanca Zaragüeta Zulaica andrea.

Idazkari kidea: Kira Zaragüeta Gómez andrea.

Diruzaina: Lucas Zaragüeta Gómez jauna.

Kidea: Adrià Marquès Casasayas jauna.

Denek onartu zuten beren izendapena eratzeko egintzan, Lucas Zaragüeta Gómez jaunak izan ezik. Kide horren kasuan, karguaren onarpena dokumentu pribatuan egin zuen 2022ko apirilaren 29an, notarioak legeztatutako sinadurarekin.

Lehen patronatua epe mugagaberako izendatu da. Kide berrien izendapena fundazioaren estatutuetako 9. eta 11. artikuluetan arautu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2022ko ekainaren 3an bildu zen, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari buruzko inskripzio-eskaera baloratzeko, eta, aho batez, aldeko txostena eman zuen, bilkuraren aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2022ko uztailaren 4an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eraketa espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 29a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik