Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko urriaren 25ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Otxoa de Barandika fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, egoitza aldatzeko eta azkendu eta likidatu ondoren gerakinaren destinoa zehazteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 4906
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/25
  • Argitaratze-data: 2022/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2022ko abuztuaren 26an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Otxoa de Barandika Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko, egoitza aldatzeko eta azkendu eta likidatu ondoren gerakinaren destinoa zehazteko egin zen. Fundazioaren patronatuak 2022ko otsailaren 12an erabaki zuen aldaketa, eta publiko bihurtu zen 2022ko ekainaren 24an, Donostian, Enrique García-Jalón de la Lama notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.142).

Fundazioen Erregistroak fundazioari eskatu zion zuzen zitzala atzemandako akatsak, eta 2022ko urriaren 19an sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean lehen aipatutako eskritura, 2022ko ekainaren 24an Donostian egiletsia, Enrique García-Jalón de la Lama notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.142), patronatuak 2022ko otsailaren 12ko erabakiak berresteko hartutako erabakiaren 2022ko urriaren 14ko ziurtagiria barne, behar bezala protokolizatua, arau substantibo aplikagarrian zehaztutako epeak betez, errekerimenduan eskatutakoarekin bat etorriz.

Dokumentazio horren bidez, estatutu-testua indarrean dagoen legeriara egokitzeaz gain, 4. artikulua aldatzen da, egoitzari buruzkoa, bai eta 35. artikulua ere, fundazioa azkendu eta likidatu ondorengo gerakinaren destinoari buruzkoa.

Hala, fundazioaren egoitza Donostiako Bera-Bera kaleko 51. zenbakiko 3. solairuko B letran zegoen, eta aurrerantzean udalerri bereko Salamanca pasealekuko 12. zenbakiko 6. ezkerrean egongo da.

Fundazioa azkendu eta likidatu ondoren soberan geratu den ondarearen xedeari dagokionez, estatutuen 35. artikuluan ezartzen da haren onuraduna Gogora Institutua izango dela, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalaren barruan dagoen eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dagoen administrazio-izaerako erakunde autonomoa.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 25a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik