Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko martxoaren 2koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez Bilakatu COVID-19 programa arautu eta haren 2022ko ekitaldirako deialdia egiten baita, COVID-19ak eragindako enpresei dirulaguntzak emateko, negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatuz dibertsifikazio-jarduerak edo gaitasunak EAEra atzera ekartzekoak eginez gero.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1146
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/02
  • Argitaratze-data: 2022/03/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Pandemia agertu zenetik, enpresek, langileen osasuna lehenetsiz, hainbat motatako neurriak hartu dituzte merkatuko errealitate berrira egokitzeko, krisiaren eraginari aurre egiteko nahiz enpresen iraupenean sakontzeko.

Krisia gainditzen indar gehiago egiteko eta EAEko industria-sarea indartzeko, Eusko Jaurlaritzak, COVID-19ak eragin duen krisiak sortutako ondorio ekonomikoen aurkako borrokan egin diren ahaleginak laguntzeko, negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatuz dibertsifikazio-jardueren edo garai batean beste eskualde edo herrialde batzuetara eramandako gaitasunak EAEra atzera ekartzeko jardueren alde egiten duten enpresei lagundu nahi die. Izan ere, horrelako jarduerak lagungarriak izan daitezke pandemiaren ondorio ekonomiko larriei aurre egiteko eta enpresen iraupena indartzeko.

Europar Batasunak uste du nahasmendu ekonomiko handia eragin duela koronabirusaren agerraldiak EBn, eta koordinazio erabakigarria eskatzen duela. Horregatik, 2020ko martxoaren 19an komunikazio bat onetsi zuen (COM (2020) 1863 komunikazioa), COVID-19aren inpaktu ekonomikoa leuntzera bideratutako Europako Batzordearen berehalako erantzuna jasotzen duena. EBFTren 107.3.b) artikuluaren arabera, Batzordeak erabaki dezake «estatu kide baten nahasmendu ekonomiko larri bati konponbidea emateko» laguntzak barne-merkatuarekin bateragarriak direla.

Era berean, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.2.b) artikuluak eta COVID-19aren krisia dela eta ekonomia babesteko laguntzei buruzko Aldi Baterako Esparruak (2022ko ekainaren 30era arte luzatu zen 2021eko azaroaren 11n) ezartzen dutenaren arabera, barne-merkatuarekin bateragarriak dira hondamendi naturalek edo salbuespenezko beste gertaera batzuek eragindako kalteak konpontzeko laguntzak.

EBren estatu-laguntzei buruzko arauei esker, estatu kideek neurri azkar eta eraginkorrak har ditzakete herritar eta enpresei laguntzeko, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioak pairatzen ari baitira. Aldi berean, estatu-laguntza eraginkorra izango dela bermatzen dute, behar duten enpresetara iritsi dadin eta dirulaguntzak eskuratzeko lehia kaltegarriak saihestu daitezen, non eta diru gehien duten estatu kideek beren ondokoek baino gehiago gastatu dezaketen, EBren barneko kohesioaren kalterako. Estatu kideek laguntza-neurri zabalak diseina ditzakete, dituzten estatu-laguntzei buruzko arauekin bat datozenak.

Horiek horrela, EBFTren 107.3.b) artikuluan jasotzen diren laguntzei dagokienez estatu kide baten nahasmendu ekonomiko larriei konponbidea ematea, EBk birritan ebatzi du nahasmenduak kasuan kasuko estatu kidearen ekonomia osoari edo zati garrantzizko bati erasan behar diola, eta ez estatu horretako eskualde batenari edo batzuenari soilik. Hala, Espainiako gobernuak estatuko aldi baterako esparru-araubide bat ezagutarazi zuen 2020ko martxoaren 27an, enpresentzako eta autonomoentzako laguntza-neurriena, ekonomiari laguntzeko COVID-19aren agerraldiaren aurrean.

Estatuko araubide hori Europako Batzordeak baimendu zuen 2020ko apirilaren 2an, eta SA.56851 kodea dauka (2020/N). Horrenbestez, estatu-barneko administrazioek estatu-mailako araubide horren arabera ezartzen dituzten laguntza-lerro berriak ez zaizkio banaka jakinarazi behar Batzordeari; nahikoa da horien oinarri juridikoetan araubide horri atxikitzen zaizkiola adieraztea.

Aipatutako aldi baterako esparrua behin eta berriz eguneratu da 2020ko ekitaldian zehar. 2020ko apirilaren 3an, Batzordeak lehen aldaketa bat onartu zuen laguntzak baimentzeko, hau da, COVID-19arekin lotutako produktuen ikerketa, saiakuntza eta ekoizpena bizkortzera, enplegua babestera eta gaur egungo krisialdian ekonomia babesten jarraitzera bideratuak. 2020ko maiatzaren 8an, Batzordeak bigarren aldaketa bat onartu zuen, krisiak eragindako enpresei kapitala eta likidezia eskuratzeko erraztasun gehiago ematearren. 2020ko ekainaren 29an, hirugarren aldaketa bat adostu zuen mikroenpresei, enpresa txikiei eta enpresa sortu berriei gehiago laguntzeko, baita inbertsio pribatua sustatzeko ere. 2020ko urriaren 13an, Batzordeak, laugarren aldaketan, aldi baterako esparrua luzatu zuen (2021eko ekainaren 30era arte), eta aukera eman zuen laguntzaren bidez ordain zedin krisiak eragindako enpresek ordaindu ezin dituzten kostu finkoen zati bat. Halaber, 2021eko urtarrilaren 28an beste aldaketa bat egin zen, aldi baterako esparruan ezarritako neurriak 2021eko abenduaren 31ra arte luzatzeko.

Batzordeak onartu zuen azken aldaketak 2021eko azaroaren 18koak helburu hauek ditu: aldi baterako esparruan ezarritako neurriak 2022ko ekainaren 30era berriro luzatzea; neurri jakin batzuen gehieneko laguntza-mugak egokitzea, gaur egungo krisiaren luzaroko ondorio ekonomikoei aurre egiteko; eta aldi baterako estatu-laguntza jakin batzuk Batzordearen iritzian Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren («EBFT») 107. artikuluko 3. apartatuko b) letrarekin bat datozenak emateko baldintzak argitzea eta aldatzea, COVID-19aren pandemia dela eta. Halaber, komunikazio honen xedea arrisku negoziagarriak dituzten herrialdeen zerrenda aldatzea da. Zerrenda hori Batzordeak estatu kideei egindako komunikazioaren eranskinean ageri da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak epe laburrerako esportaziorako kreditu-aseguruari (STEC) aplikatzeari buruzkoa.

Agindu honek abian jartzen duen laguntza-araubidea bat dator COVID-19aren krisia dela eta ekonomia babesteko laguntzei buruzko aldi baterako esparruarekin, eta hura betetzen du eta, ondorioz, COVID-19aren agerraldia dela eta, ekonomiaren mesedetan enpresei eta autonomoei laguntzeko neurrien estatuko aldi baterako esparrua ere bai, eta Europako Batzordeak ezarritako laguntzen tipologiara eta laguntzak baimentzeko oinarrizko baldintzetara egokiturik dago.

Horrela, aldi baterako esparrua eta haren aldaketak azkena 2021eko azaroaren 18koa argitaratu ondoren, eta COVID-19ak eragindako egoerari jarraikiz, eutsi egiten zaio eta jarraipena ematen zaio Bateratu COVID-19 Programari, zeinen iazko ekitaldirako araudia eta deialdia egin baitziren 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren bidez (2021eko ekainaren 11ko EHAA, 114. Zk.). Horren bidez diruz lagundu nahi ziren COVID-19ak eragindako enpresak, negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatuz dibertsifikazio-jarduerak edo gaitasunak EAEra atzera ekartzekoak eginez gero.

Laguntzei buruzko Agindu hori Dirulaguntzei buruzko Plan Estrategikoaren barne dago. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak onartu zuen plana 2021, 2022 eta 2023 urteetarako, 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan ezarritakoa betez.

Jarraibide horien arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorreko printzipio arauemaileei buruzko Legearen IV. tituluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitako testu bateginean) eta 887/2006 Errege Dekretuak garatutako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartzeko abenduaren 23ko 11/2021 Legean ezarritako aurrekontu-kredituen kontura finantzatuko da deialdi hau.

Eta, horrenbestez, honako hau

Agindu honen xedea da, 2022ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoan jarraian adierazten diren jarduketak gauzatzen dituzten enpresentzako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak arautzea eta horien deialdia egitea (hurrengo artikuluetan jasotzen diren baldintzetan), COVID-19aren hedapen bizkor eta ustekabekoak eragindako pandemiaren ondorio larriei aurre egitearren. Hauek dira jarduerak:

Enpresaren jarduera negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerro, etab., berrietara dibertsifikatzeko inbertsio produktiboak.

Reshoring prozesuarekin edo orain arte Europar Batasunetik kanpora eramandako gaitasunak berriro EAEra ekartzearekin lotutako inbertsio produktiboak.

Dirulaguntza horiek Europako Batzordeak 2020ko martxoaren 19an onartutako Europako Aldi Baterako Esparruaren 3. apartatuaren 22. zenbakian xedatutakoan jasota daude; hau da, COVID-19aren agerraldia dela-eta ekonomia babestera bideratutako estatu-laguntzak. Araubide hori Europako Batzordearen 2020ko apirilaren 2ko C (2020) 2154 Erabakiaren bidez baimendu zen, eta kode hau dauka: SA.56851 (2020/N). Haren bidez , estatu-barneko administrazioek estatu-mailako araubide horren arabera ezartzen dituzten laguntza-lerro berriak ez zaizkio banaka jakinarazi behar Batzordeari; nahikoa da horien oinarri juridikoetan araubide horri atxikitzen zaizkiola adieraztea.

  1. EAEko 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera, hizpide dugun dirulaguntza-deialdiak aurrekontu-estaldura nahikoa du; 1. artikuluaren xedea betetzeko, 25.000.000,00 euro bideratuko dira.

  2. Emango diren dirulaguntzen guztizko zenbatekoa ez da izango aipatu horretatik gorakoa edo hura eguneratzetik ateratzen denetik gorakoa, betiere kreditu-loturaren erregimenari edo indarrean diren legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldakuntzari jarraikiz, eta laguntzak ebatzi baino lehen nolanahi ere. Inguruabar hori gertatuko balitz, horren berri emango luke Industriako sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz. Ebazteko dauden eskaerak ezetsi egingo dira aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortzen denean, eta ez dira onartuko kreditua agortu dela argitaratu ondoren aurkeztutakoak.

  1. Agindu honetan jasotako dirulaguntzen onuradun izan daitezke enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta erauzketa, produkzio edo eraldaketako industria-enpresak badira edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuak eskaintzen badituzte, betiere lagunduko diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egiteko badira.

  2. Mikroenpresa, enpresa txikiak eta enpresa ertainak ETEak 250 pertsona baino gutxiagori lana ematen dieten enpresak dira, eta, gehienez ere, 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena dutenak, edo, gehienez ere, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra.

    ETEen kategorian, enpresa txiki gisa definitzen dira 50 langile baino gutxiago dituztenak eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra gehienez ere 10 milioi eurokoa dutenak; bestalde, mikroenpresa gisa definitzen dira 10 enplegatu baino gutxiago dituztenak eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurokoa dutenak gehienez.

  3. Agindu honetan jasotzen diren dirulaguntzak Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ez ezik, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ere eskaera egin duten unean ordainduta dauzkaten erakundeek soilik eskuratu ahal izango dituzte.

  4. Onuradun izateko baldintzak dirulaguntzaren indarraldi osoan bete beharko dira.

  1. Laguntza hauen onuradun izatetik baztertuta geratuko dira krisialdian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera (2014ko uztailaren 31ko 2014/C 249/01), gutxienez honako baldintza hauetako bat betetzen bada:

    1. Erantzukizun mugatuko sozietate bat bada, harpidetutako kapital sozialaren erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz; hori gertatzen da, metatutako galerak erreserbetatik (eta sozietatearen funts propiotzat hartzen diren gainerako elementu guztietatik) kentzearen ondorioz metatutako zenbateko negatiboa handiagoa denean harpidetutako kapital sozialaren erdia baino;

    2. Sozietate batean gutxienez bazkide batzuek sozietatearen zorraren gaineko erantzukizun mugagabea dutenean, kontabilitatean ageri diren euren funts propioen erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz;

    3. Enpresa porrot- edo kaudimengabezia-prozeduran dagoenean edo bere zuzenbide nazionalean ezarritako irizpideak betetzen dituenean porrot- edo kaudimengabezia-prozedura baten pean jartzeko, hartzekodunek hala eskatuta;

    4. ETEa ez den enpresa bat bada, aurreko bi urteetan enpresaren zorra/kapitala ratioa 7,5etik gorakoa izan bada eta enpresaren interesen estaldura-ratioa, EBITDAren oinarriaren gainean kalkulatuta, 1,0tik behera egon bada.

  2. Ezingo zaie lagundu 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden enpresei, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan xedatzen denarekin bat. Horren bidez laguntza-kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla ezartzen da, 107. eta 108. artikuluak betez (Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorra).

    Aurrekoaren salbuespen gisa, laguntzak eman ahal izango zaizkie 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden mikroenpresei eta enpresa txikiei (Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren I. eranskinaren ildotik betiere), baldin eta, euren zuzenbide nazionalari jarraikiz, ez badaude ezein konkurtso-prozeduratan murgilduta eta ez badute salbamendu- edo berregituraketa-laguntzarik jaso.

  3. Ez zaizkie Agindu honetan xedatzen diren laguntzak emango erregelamendu hauei loturiko sektoreetako enpresei, beren inbertsioek nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantzatik zein akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen programen barneko dirulaguntzak jaso baditzakete: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko 702/2014 (EB) Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko ekainaren 25ekoa, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko 1388/2014 (EB) Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 16koa.

  4. Baztertuta geratuko dira autonomia-erkidegoko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeak.

  5. Baztertuta geratuko dira, halaber, armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen dituzten erakundeak, eta berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.

  6. Dirulaguntzen onuradun izateko, enpresa eskatzaileek ez dute zigor- eta administrazio-arloko zehapenik izan behar, horiek dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea eragin baitezakete, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne hartuta.

  7. Baztertuta geratuko dira, orobat, berreskuratzeko agindu baten mende dauden erakundeak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.

  8. Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan zehaztutako egoeraren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

  1. Enpresa handiek, gutxienez, 1.500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute; ETEek, aldiz, gutxienez 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute. Onartu egingo dira, halaber, adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 25 lanpostu garbi sortzen dituzten (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 5 lanpostu garbi sortzen dituzten (enpresa txiki eta ertainen kasuan) enpresen inbertsioak.

  2. Enpresak enplegua sortu behar badu nahitaez, ez delako iristen aurreko apartatuan ezarritako gutxieneko inbertsio onartura, gehienez sei hilabete izango ditu sortzeko, denbora-horizonte onartua amaitzen denetik hasita. Sortutako enpleguari eutsi egin beharko zaio enpresa onuradunean, gutxienez hiru urtez, enplegua sortu den egunetik edo denbora-horizontea amaitzen denetik zenbatzen hasita. Justifikatzeko, hiru urteko batez besteko aritmetikoak kalkulatu ahalko dira.

  3. Enpresak gutxieneko inbertsio onartuaren baldintza betetzen badu, hasierako plantillari gutxienez hiru urtez eutsi beharko dio hasierako plantilla ezartzen duen unetik aurrera; alegia, eskaera aurkeztu aurreko hilabetetik. Justifikatzeko, hiru urteko batez besteko aritmetikoak kalkulatu ahalko dira.

  4. Enpresaren baliabide propioak, dirulaguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izan beharko dute.

  5. Erakunde eskatzaileek inbertsioen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioa frogatu beharko dute, enpresari 12. 1.a) artikuluan eskatzen zaion plan ekonomiko-finantzarioaren bitartez.

  1. Laguntza jaso dezakeen inbertsioa Agindu honetan jasotako dirulaguntzen onuradun izateko, inbertsioari 2022ko ekitaldian zehar ekin beharko dio, eta 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arteko gehieneko epea izango du inbertsioa gauzatzeko.

  2. Dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, laguntza jaso dezakeen inbertsiotzat hartuko da enpresaren aktiboari gehituko zaizkion aktibo finkoak eskuratzeko inbertsioa, baldin eta, agindu honetan eta hura garatzeko xedapenetan ezarritakoaz gain, baldintza hauek betetzen baditu:

    1. Kategoria hauetako bateko aktiboak izatea, Kontabilitate Plan Orokorreko (azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuan jasotakoa) epigrafe hauetako definizioaren arabera:

      203 Jabetza industriala eta patenteak.

      206 Aplikazio informatikoak.

      210 Lurrak eta ondasun naturalak.

      211 Eraikuntzak.

      212 Instalazio teknikoak.

      213 Makineria.

      214 Lanabesak.

      215 Beste instalazio batzuk.

      217 Informazio-prozesuetarako ekipamenduak.

      Lurrak eta ondasun naturalak eta Eraikuntzak epigrafeetako inbertsioaren kopurua, gehienez ere, dirulaguntza jaso dezaketen gainerako aktibo guztiak bestekoa izango da. Gehieneko kopuru hori gaindituz gero, soberako inbertsioa ez da dirulaguntza jaso dezakeen inbertsio gisa hartuko. Neurri bera aplikatuko zaie ezaugarri horietako inbertsioak egiten dituzten logistikako biltegiei.

      Nolanahi ere, aktiboek lotura zuzena izan beharko dute gaitasun berriak garatzen dituzten dibertsifikazio-jarduerekin edo gaitasunak EAEra ekartzekoekin, laguntza eskatzen den negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroei dagokienez.

      Aktiboen preziotzat hartuko da haien balio garbia, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta ateratzen den balioa.

      Reshoring-eragiketen edo gaitasunak EAEra ekartzekoen ondorioz enpresaren aktiboari gehitzen zaizkion makinak instalatzeko eta egokitzeko inbertsioak hartuko dira kontuan.

    2. Lehenengo aldiz erabili edo abian jartzea. Honako hauek ere laguntza jaso ahal izango dute: establezimendu baten aktiboak eskuratzea (establezimendu hori konkurtso-prozedura bidezko likidazioagatik itxita badago) edota establezimendu batetik datozen aktiboak eskuratzea (hirugarren batek merkatu-baldintzetan eskuratu izan ez balitu, establezimenduak ateak itxiko zituzkeen). Erabilitako eraikin edo bestelako eraikuntzak eskuratzen badira, berriak balira bezala jokatuko da haiekin.

    3. Enpresa handien kasuan, gutxienez bost urteko amortizazio-aldia ezarrita izatea, eta enpresaren aktiboan gutxienez bost urte irautea. ETEen kasuan, aldi horiek hiru urtekoak izango dira.

    4. Aktiboak, oro har, ez egotea inori lagata, ez kontraprestazioarekin, ez kontraprestaziorik gabe.

    5. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatutakoak ez izatea (edonola ere, haien balioa ez da inoiz izango eragiten duten kanpo-kontsumoa baino handiagoa).

    6. Bazkideren batek kapitalari gauzatan egindako ekarpenek ezin izango dute laguntzarik jaso.

    7. Finantza-errentamendu bidez finantzatzen den inbertsioaren barruan sartuta egotea, berariaz, errentamenduaren kontratua amaitzen denean erosteko aukera, dirulaguntza jaso dezakeen inbertsio gisa hartzeko xedez.

    8. Ordezkapen-inbertsioa ez da ezein kasutan dirulaguntza jaso dezakeen inbertsiotzat hartuko.

    9. Laguntza jaso dezaketen aktibo immaterialak onuradunaren establezimenduan soilik ustiatu beharko dira, aktiboko elementu amortizagarritzat jo beharko dira, hirugarren bati erosi beharko zaizkio merkatuko baldintzetan eta gutxienez bost urte egin beharko dituzte enpresaren aktiboan. ETEen kasuan, aldi hori hiru urtekoa izango da.

  3. Enpresa elkartu edo lotuei erositako aktiboetatik datozen inbertsioak berariaz adierazi beharko dira eskaeran, eta kanpo-kontroleko kontu-ikuskapenetan oinarrituta baloratuko dira.

    Enpresa kidetu edo lotuaren ondoreetarako, hauek bete beharko dira: Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri izendatzeko Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 651/2014 I. eranskina (AO, L 187, 2014ko ekainaren 26koa) eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamendua (AO, L 193, 2014ko uztailaren 1ekoa) eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamendua (AO, L 369, 2014ko abenduaren 24koa), bi-biak ere Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dituztenak.

  4. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren inbertsioak bakarrik onartuko dira beraz, ez dira barne hartuko aurrez egindako inbertsioak, eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen amaitzen direnak.

  5. Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, ezinbestekoak direnak, eta epean egiten direnak, Dirulaguntzei azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.1 artikuluan xedatzen denaren arabera.

  1. Enplegua sortzeko konpromisoa eta, hala badagokio, hasierako plantillari eustea termino garbietan neurtuko da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak ematen duen Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla txostenean jasotako datua oinarritzat hartuta.

  2. Horretarako, lehendik dauden enpresen kasuan, honako hau hartuko da hasierako plantillatzat: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eman ohi duen Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla txostenean agertzen dena eta eskabidea aurkeztu zeneko aurreko hilabeteari dagokiona.

  3. Plantilla murrizteko aukera kontuan hartuko da, baldin eta lan-hitzarmen bat formalizatzen bada denbora-horizontean, eta akordio horretan aurreikusitako langile kopurua erabiliko da erreferentziatzat hasierako plantillari eusten zaiola egiaztatzeko.

Agindu honen esparruan eman beharreko dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, eta honelakoak izango dira:

Enpresa handien kasuan, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10.

ETEen kasuan, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 15.

Dirulaguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ez dira izango 1.000.000,00 eurotik gorakoak enpresako.

Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarri izango dira beste erakunde edo administrazio publiko batzuek helburu berbererako emaniko beste laguntza batzuekin. Agindu honen bidez ematen diren dirulaguntzak bateragarriak dira Europako Batzordearen 2020ko martxoaren 19ko komunikazioan onartutako gainerako laguntzekin; laguntza horiek COVID-19aren agerraldiari erantzun ekonomiko koordinatua emateko onartu ziren, eta komunikazioak estatu-laguntzen aldi baterako esparrua ezarri zuen.

Europako Batzordearen 2021eko azaroaren 18ko Komunikazioaren 22.a puntuan xedatutakoaren arabera, laguntza orokorra ez da 2.300.000,00 eurotik gorakoa izango enpresa bakoitzeko. Aldi baterako esparruan onartutako araubideekin bat etorriz emandako dirulaguntza guztien balio izenduna 2.300.000,00 euroko gehieneko muga globalaren azpitik egon beharko da enpresa bakoitzeko; erabilitako zifra guztiak zenbateko gordinak dira, hau da, kenkari fiskalak edo bestelakoak aplikatu aurrekoak.

Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak minimis araubideen aplikazio-eremuan sartzen diren dirulaguntzekin meta daitezke, betiere araubide horretan aurreikusitako metatze-arauak errespetatzen badira. Minimis laguntza diruz lagun daitezkeen gastu berberei badagokie, ezin izango da metatu, laguntzaren intentsitatea edo Europar Batasunaren Aldi Baterako Esparruan eta Aldi Baterako Esparru Nazionalean ezarritako laguntzaren gehieneko zenbatekoa gainditzen bada. Minimis dirulaguntzak diruz lagun daitezkeen kostu espezifikoei buruzkoak ez badira, dirulaguntzekin metatu ahal izango dira.

Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak metatu egin daitezke kategorien araberako salbuespenen erregelamendu orokorraren arabera salbuetsitako dirulaguntzekin, betiere diruz lagun daitezkeen kostu identifikagarriak desberdinak badira. Laguntza horiek diruz lagun daitezkeen kostu berberei badagozkie, metatu egin ahal izango dira, kategorien araberako salbuespenen erregelamendu orokorrean adierazitako gehieneko intentsitateak edo zenbatekoak errespetatzen badira.

Azkenik, inbertsioaren finantzaketa publiko osoa (edozein administrazio edo erakunde publikok emandako baliabide publikoen batura gisa zenbatuta) ezingo da izan agindu honen 6. artikuluaren arabera diruz lagun daitekeen inbertsio-proiektuaren aurrekontu osoaren % 75 baino gehiago.

Laguntzak publizitate, lehia eta objektibotasuneko printzipioen arabera emango dira, eta eskabideak bata bestearen atzetik ebatziko dira, lehiaketa-teknika erabili gabe. Interesdunari eskabidea zuzentzeko edo osatzeko eskatu behar bazaio, hori hezurmamitzen den eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat. Horretarako, eskabideak aurkeztu diren hurrenkerari jarraituko zaio (eguna eta ordua), espedientea osatuta geratzen den unearen arabera.

  1. Agindu honetan ezarritakoaren arabera aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten enpresek eskabidea eta hurrengo artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

  2. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea; eta 2022ko maiatzaren 6an amaituko da, 12:00etan, edo, 2. artikuluan adierazten den moduan, eskuragarri dauden funtsak agortzen direnean.

    Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa hor daude jasota tramitaziorako jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta horren bidez sar daiteke eskabide-formulariora helbide honetan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1113402

    Eskabidea elektronikoki aurkeztu ondorengo izapideak jakinarazpenak eta justifikazioak barne hartuta Nire karpeta atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, zeina helbide honetan baitago: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  3. Behar bezala beteta aurkeztu beharko da eskabidea bakarra izango da enpresak egitea aurreikusten dituen jarduketa guztietarako, eta, erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren sinaduraz gain, hurrengo artikuluan adierazten diren agiriak izan behar ditu.

  4. Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Halaber, dirulaguntza eskabidearen ondoriozko jardueretan, eta prozedurak irauten duen bitartean, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoa betez.

  5. Ez dira nahitaez aurkeztu beharko Administrazioak badauzkan indarreko dokumentuak. Kasu horretan, eskaeran bertan adierazi beharko da agiriok zer datatan eta zer organo edo bulegotan aurkeztu ziren.

  6. Laguntzarako eskabidea aurkeztuta, eskatzaileak baimena ematen dio organo emaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

  1. Enpresa eskatzaileak eskabide bat bete beharko du, eta, bertan, honako agiri hauek atxiki beharko ditu:

    1. Egin beharreko inbertsioei buruzko memoria zehatza. Memoria horretan, honako hauek jasoko dira: industria-plana, enpresaren plan ekonomiko-finantzarioa, horrekin lotutako lan-plana eta horiek egiteko epeak. Era berean, memorian modu argian eta zehatzean azaldu beharko da COVID-19ak enpresan izan duen eragina, baita pandemiaren ondorio larriei aurre egiteko proposatutako inbertsio-planarekin (dibertsifikazio-estrategia, gaitasuna handitzea eta gaitasunak EAEra ekartzea) lor litezkeen onurak ere. Horrez gain, dauden negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroak, etab., identifikatuko ditu, eta termino horiekin lotuta egingo diren jarduketa berriak adieraziko ditu, horietarako eskatzen baita laguntza.

    2. Eratze-eskritura (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartela; bestela, NANa, eta pertsona eskatzailearen ahalordea, agiri horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada salbu. Interesdunak azaldu beharko du noiz eta noren aurrean aurkeztu zituen agiriok, non eta ez dion berariaz uko egiten; uko eginez gero, espedienteari atxiki beharko dizkio nahitaez.

    3. Enpresaren akzio-egituraren eskema, enpresen arteko lotura islatuta, partaidetza dutenean edo % 25etik gorako partaidetza dutenean edo % 25etik gorako ehunekoan partaidetuta daudenean. Eskabidea egin aurreko bi urteetako lanpostu kopurua, negozio-bolumena eta balantze orokorra (enpresa bakoitzarena eta abenduaren 31ko dataz) adieraziz.

    4. Urteko kontuak eta dokumentazio osagarria, Merkataritza Erregistroan azken bi ekitaldietan aurkeztuak; bestela, Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak edo, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenak. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, dokumentazio horrek horrela eratutako enpresa taldeari buruzkoa ere izan beharko du.

    5. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak ematen duen Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla txostena, eskaera aurkeztu aurreko hilabetekoa. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, dokumentazio horrek horrela eratutako enpresa taldeari buruzkoa ere izan beharko du.

    6. Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren mende geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:

      Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu edo haiengandik jasotako dirulaguntzak, aurreko bi zerga-ekitaldietan eta uneko zerga-ekitaldian jasotako minimis laguntzak barne, minimis laguntzei buruzko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduari lotutakoak.

      Erakunde eskatzaileari ez zaio, epai irmo baten bidez, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor bat ezarri edo ez da delitu hauetakoren bat egitearen erruduntzat jo: prebarikazioa, eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

      Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.

      Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutela.

      Entitate eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunena, edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

      Egoitza fiskala ez izatea araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.

      Laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.

      Ez duela ebazpen irmo baten bidez jaso dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena.

      Dirulaguntzak jasotzeko debekurik jaso ez duela, halaber, honako enpresa hauei dagokienez: eraldatze, bategite edo ondorengotza bitartez, debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direlako susmoa eragiten duten enpresak, zuzendaritzan dauden pertsonak edo bestelako inguruabarrak direla eta.

      Berreskuratzeko agindu baten mende ez egotea, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz, eta krisialdian dagoen enpresa bat ez izatea.

  2. Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusten den moduan.

    Pertsona edo entitate bat eskabidea aurrez aurre aurkezten saiatzen bada, elektronikoki aurkeztu behar duela adieraziko zaio. Horri dagokionez, eskabidea benetan bide horren bitartez gauzatu den eguna joko da eskabidearen aurkezpen-datatzat.

  3. Nolanahi ere, dirulaguntza hauen organo kudeatzaileak (Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariak) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko. Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

  1. Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariak emango ditu laguntza-programa honi dagozkion ebazpenak.

  2. Dirulaguntzak emateari dagokionez, ebazpena ezestekoa bada, arrazoiak zehaztuko dira, eta, hala ez bada, ebazpenak honako alderdi hauek zehaztuko ditu:

    1. Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFZ edo NANa.

    2. Diruz lagundutako inbertsioa, sortu beharreko enplegua eta neurriak gauzatzeko epea.

    3. Laguntzaren zenbatekoa.

  3. Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta betiere 2022ko ekainaren 30a baino lehen, aldi baterako esparruak ezartzen duen bezala. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak ezetsi direla ulertu beharko dute enpresa interesdunek, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaz onartua) 51.9 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ezertan eragotzi gabe eskatutako laguntzari dagokionez administrazioak eman behar duen berariazko ebazpena.

  4. Dirulaguntzak emateko, ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei.

    Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo laguntzak itzultzeko betebeharra ezarriko balitz eta halakorik egingo ez balitz horretarako ezarritako borondatezko epearen barruan, indargabetu egingo da baldintzapean emandako laguntza, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.

  5. Emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpena jasotzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita. Egintza espresua ez balitz, eskatzaileak eta balizko interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute edonoiz, administrazio-isiltasunaren ondoreak indarrean jartzen diren egunaren hurrengotik hasita, araudia espezifikoaren arabera.

  6. Ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinarazteaz gain, onuradunen eta laguntzen zenbatekoen zerrenda ere argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  1. Administrazioak laguntzen ordainketa egin ahal izateko, onuradunak administrazio honen hirugarren erregistro egokian jasota egon beharko du. Alta eman edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, hirugarrengoentzako erregistro elektronikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

  2. Dirulaguntzaren ordainketa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubidea xedatzen duen abenduaren 17ko 698/1981 Dekretuan ezarritakoaren araberakoa izango da, eta ordainketa hori artikulu honetan deskribatutako moduan egingo zaio enpresa onuradunari.

    1. Lehen ordainketa aurreratua izango da, emandako dirulaguntzaren % 5ekoa, eta behin interesdunak laguntza onartu ondoren egingo da, edo emateko ebazpena jakinarazi eta hamabost eguneko epean, berariaz uko egin ezean.

    2. Gainerako ordainketak egin dakizkion, enpresa onuradunak honako apartatu hauek bete beharko ditu Nire karpeta aplikazioaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta web-orrian

      Dirulaguntzaren xede den enpresak gauzatutako inbertsioen adierazpena.

      Inbertsioaren gastuen eta zenbatekoen zerrenda sailkatua (BEZa kanpo) barne hartuko duen fakturen koadroa.

      Adierazpen bat, zeinaren bidez adierazten baita ezen, laguntza eman ondoren, onuraduna ez dagoela berreskuratzeko agindu baten mende, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela erabaki izanaren ondorioz.

      Enpresaren baliabide propioen prezioaren, jatorriaren eta aplikazioaren aitorpena, diruz laguntzeko moduko inbertsioaren zenbatekoaren % 25 edo gehiagokoei buruzkoa.

Aitortutako inbertsioak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioaren lurralde-ordezkaritzek ikuskatuko dituzte. Aurkeztutako fakturek bat etorri beharko dute lehen aipatutako fakturen koadroan zehaztutakoekin. Fakturak ikuskatzaileen esku egon beharko dira, eta, fakturetan, jaulkitze-dataz gain, hartzekodunaren identifikazioa jaso beharko da (erakunde edo enpresa hornitzailearen IFZ eta izen soziala), bai eta ordainagiriak ere, zenbatekoa (BEZ banakatua) eta ordainketa-data adierazita. Horrez gain, beharrezkotzat jotzen den dokumentazio eta informazio osagarri guztia eskatu ahal izango da, aitortutakoa egiaztatzeko.

Bigarren ordainketa egiteko, dagokion ikuskapena eginda, kontuan izango da aurrerapenez jasotakoa.

  1. Laguntza ordaindu baino lehen, aurreko paragrafoan adierazitako alderdiak egiaztatu ostean eta Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzako langile teknikoek sinatutako ordainketa-proposamenaren txostena aztertu eta gero, Zuzendaritza horretako titularrak ebazpena emango du. Ebazpen horretan, enpresa onuradunari ordaindu behar zaion zenbatekoa (osoa edo partziala) adieraziko du. Dirulaguntzak, gehienez ere, urtean bi aldiz ordainduko dira. Ordainketa horien zenbatekoa justifikatutako inbertsioekiko proportzionala izango da.

  2. Inbertsioak egiteko epea amaituta, enpresak bi hilabete izango ditu inbertsioei buruzko azken aitorpena aurkezteko. Epe hori igarota, egindako inbertsioak ebaluatuko dira, ordura arte aurkeztutako inbertsioen eta gastuen aitorpenetan oinarrituta. Dirulaguntzak kudeatzeko zuzendaritzak laguntzaren azken likidazioaren txostena egingo du, justifikatutako inbertsioen partidari buruzkoa.

  3. Enpresa batek laguntza bidegaberen bat badu, zeinaren gainean Europako Batzordeak kontrako erabakia hartu baitu dirulaguntza eman ondoren, eta hura berreskuratzeko agindu, eta laguntza hori itzuli ez bada, azken ordainketa-eskabidearekin batera aurkeztu beharko du itzulketa ez egitearen justifikazioa. Izan ere, programa honen esparruan emandako laguntza ez da ordainduko, harik eta aipatutakoa justifikatu arte.

  4. Emandako laguntza ordaindu aurretik, enpresa onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordaindu dituela ere, eta ez da ordainketarik egingo betebehar horiek betetzen ez baditu.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako laguntza onartzea. Alde horretatik, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 15 eguneko epean onuradunak berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.

  2. Laguntza hori eman den helbururako erabiltzea.

  3. Inbertsioa gauzatu dela eta hasierako enpleguari eta, hala badagokio, sortutako enplegu berriari gutxienez hiru urtez eutsi zaiola justifikatzea.

  4. Enpresaren eta langileen artean plantilla murrizteko akordioa aurkeztea, bertan jasotzen den langile kopurua erabiliko baita plantillari eutsi zaiola egiaztatzeko erreferentziatzat.

  5. Sortutako enpleguari eusteko eta inbertsioa gauzatzeko epearen barruan, eskatzen zaion informazio osagarri oro organo kudeatzaileari igortzea; hala, proiektua garatu eta betetzeari dagokionez, Administrazioak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu.

  6. Inbertsio-proiektuari lotutako behin betiko fakturak artxibatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak haiek eskuratzeko moduan jartzea, bost urtez.

  7. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, agindu honen kargura jasotako dirulaguntzari dagokionez beren betekizunak betetzen ari direla, onuradunei eskatutako informazio guztia erakundeoi ematea.

  8. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari jakinaraztea helburu bera edo antzekoa betetzeko dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo lortu direla beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik.

  9. Enpresak laguntza bidegaberen bat badu, zeinaren gainean Europako Batzordeak kontrako erabakia hartu baitu dirulaguntza eman ondoren, eta hura berreskuratzeko agindu, eta laguntza hori itzuli ez bada, horren berri eman beharko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari.

  10. Bere egitea Administrazioarekin kontratuak eta hitzarmenak egiten dituzten erakundeei eta harengandik laguntzak jasotzen dituztenei Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen dizkien betebeharrak, hala nola tratu berdinean oinarritutako printzipioaren mende jardun beharra, aukera-berdintasuna eta langileen aniztasunari eta desberdintasunei zor zaien errespetua.

  11. Diruz lagunduko diren proiektuen finantzaketa publikoa delako publizitate egokia egitea, Eusko Jaurlaritzaren logotipoa eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak emandako dirulaguntza berariaz aipatuta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  12. Eman den laguntzaren indarraldian zehar egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta jasotako funtsak itzultzea, itzultzeko ebazpen baten ondorioz zorrak izanez gero.

  13. Enpresak deslokalizaziorik ez egitea 10 urteko denbora-tartean; alegia, ekoizpen osoa edo zati bat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ez eramatea.

  14. Lagundutako inbertsioek, enpresa handien kasuan, gutxienez bost urteko amortizazio-aldia izango dute, eta enpresaren aktiboan gutxienez bost urte iraungo dute. ETEen kasuan, aldi horiek hiru urtekoak izango dira.

  15. Laguntza jaso dezaketen aktibo immaterialak onuradunaren establezimenduan soilik ustiatu beharko dira, aktiboko elementu amortizagarritzat jo beharko dira, hirugarren bati erosi beharko zaizkio merkatuko baldintzetan eta gutxienez bost urte egin beharko dituzte enpresaren aktiboan. ETEen kasuan, aldi hori hiru urtekoa izango da.

  16. Entitate emailearen egiaztapen-jarduketen eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketen eraginpean geratuko da entitate onuraduna, dirulaguntzei dagokienez, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudian jasota dauden jarduketen eraginpean ere.

  17. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50.2 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutakoa), Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta horiek garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera eska daitekeen beste edozein betebehar.

  1. Laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, laguntzaren xedea beteta, eta laguntzak ematerakoan kontuan hartu zen betekizunen bat aldatzen bada, edota beste dirulaguntza bat lortzen bada beste edozein erakunde publiko nahiz pribatu batetik; baina, horretarako, Agindu honetan onuradun izateko ezarritako betekizunak bete behar dira.

    Ondorio horietarako, erakunde eskatzaileak inbertsioa egiteko aurreikusitako epeak nahitaezkoak izango dira. Hala ere, enpresa onuradunak aldez aurretik eskabidea egin eta justifikatuz gero, onetsitako denbora-horizontea amaitu baino lehen, dirulaguntzak eman zituen administrazio-organoak luzapen bat bakarrik eman ahal izango du 6 hilabetekoa gehienez egin beharreko inbertsioak gauzatzeko, betiere alegatutako arrazoiek hori justifikatzen badute. Luzapen horrek, hala badagokio, ez du igoerarik eragingo emandako laguntzaren zenbatekoan.

  1. Enpresa onuradunak agindu honetan ezarritako betekizunak, aplikatu behar diren gainontzeko arauak eta dirulaguntzak emateko ebazpenean ezartzen direnak betetzen ez baditu, organo eskudunak, ez-betetzearen espedientea egin eta interesdunari entzunaldia eskaini eta gero, dirulaguntza bertan behera uzteko administrazio-ebazpena emango du. Horrek laguntza jasotzeko eskubidearen galera eragingo du eta, hala badagokio, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako dirulaguntzen tronkoa eta dagozkion berandutze-interesak itzuli beharra ere, betiere honako arau hauetan ezarritako terminoetan: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onestekoa; abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta horiek garatzeko arauak. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira, dagozkien legezko ondorioetarako.

    Halaber, jasotako kantitateak itzuli beharko dira eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den berandutze-interesak eskatuko dira, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Dirulaguntzei buruzkoa azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 37. artikulua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91. artikulutik 93. artikulura, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 53.1 artikulua.

  2. Ez-betetzeen artean honako hauek daude:

    1. Agindu honen 5.1 artikuluan inbertsioari dagokionez ezarritako gutxienekoak ez betetzea.

    2. Enpleguari ez eustea agindu honen 5.2 eta 5.3 artikuluan zehaztutako baldintzen arabera.

    3. Onartutako inbertsioak ez hastea 2022ko ekitaldian.

    4. Aurkeztutako eskabidean inbertsioetarako aurreikusitako epeak ez betetzea, luzapenen kasuan salbu.

    5. Enpresak deslokalizazioren bat egitea; alegia, enpresa onuradunaren ekoizpen osoa edo zati bat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eramatea (10 urteko aldian).

      AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

      Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo honi, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzien jurisdikzioan ere aurkaratu ahal da, bi hileko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

      AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

      Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

      Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 2a.

      Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

      MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.