Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 26koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Bilakatu COVID-19 Programaren 2022ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua handitzea, helburu honekin: dirulaguntzak ematea COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 1925
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/26
  • Argitaratze-data: 2022/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonom韆; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 2ko Aginduaren bidez, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak emateko Bilakatu COVID-19 programa arautu eta 2022rako deialdia egin zen (2022ko martxoaren 10eko EHAA, 50. zk.). Agindu horrek 25.000.000,00 euro bideratzen ditu xede horretarako.

Agindu horren 2. artikuluak. Baliabide ekonomikoak hau xedatzen du:

  1. 2022ko ekitaldirako EAEko aurrekontu orokorrak onartzeko 2021eko abenduaren 23ko 11/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera, hizpide dugun dirulaguntza-deialdiak aurrekontu-estaldura nahikoa du; izan ere, 1. artikuluaren xedea betetzeko, 25.000.000,00 euro bideratuko dira.

  2. Emango diren dirulaguntzen guztizko zenbatekoa ez da izango aipatutako kontsignaziotik gorakoa edo hura berritzetik ateratzen denetik gorakoa, betiere kreditu-loturaren erregimenarekin edo indarrean diren legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldakuntzarekin bat etorriz, eta laguntzak ebatzi baino lehen. Inguruabar hori gertatuko balitz, horren berri emango luke Industriako sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz. Aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortzen den unean ezetsi egingo dira ebazteko dauden eskaerak, eta ez dira onartuko kreditua agortu dela argitaratu ondoren aurkeztutakoak.

    Azaldutakoa dela bide, ekitaldi honetan Bilakatu COVID-19 Programara aurkeztu diren eskabideetatik ahalik eta kopuru handienari erantzun ahal izateko, hau

Lehenengoa. Jakinaraztea 27.000.000,00 euro gehitu zaizkiola Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 2ko Aginduan kontsignatutako aurrekontu-kredituari. Agindu horren bidez, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak emateko Bilakatu COVID-19 programa arautu eta 2022ko ekitaldirako deialdia egin zen. Agindu horrek 25.000.000,00 euro bideratzen zituen xede horretarako.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 26a.

Industriako sailburuordea,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.